Alfredo Kraus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alfredo Kraus
Alfredo Kraus
Jaioterrian duen estatua.
Datu pertsonalak
Izen osoa Alfredo Kraus Trujillo
Jaio 1927ko azaroaren 24a
Las Palmas Kanaria Handikoa (Espainia)
Hil 1999ko irailaren 10a
Madril (Espainia)

Alfredo Kraus Trujillo (Las Palmas Kanaria Handikoa, Espainia, 1927ko azaroaren 24a - Madril, Espainia, 1999ko irailaren 10a) espainiar tenorra izan zen.

Zarzuelan lan egin ondoren, operari ekin zion. Jules Masseneten Werther operan interpretazio gogoangarriak egin izan zituen bere ibilbide luzean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valentzian, Bartzelonan eta Milanen egin zituen kantu ikasketak.

Zartzuela abestu zuen Espainian eta 1958an Bartzelonako Liceoan egin zuen aurkezpena. Ondoren Londresko Covent Garden (1959), Chicagon (1962) eta New Yorken (1966).

Munduko tenorrik ospetsuenetako bat izan zen. Irabazi zituen sarien artean aipagarria da 1984. urtean lortu zuen Laura Volpi Nazioarteko Saria.

Ahotsez tenor lirikoa zen; teknika harrigarria zuen. Interpretazio aipagarriak zituen Verdiren Rigoletto, Gounoden Fausto, Masseneten Werther, baita Bellini, Donizzetti eta Rossiniren lanak.

Gayarre filmaren antzezle nagusia izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfredo Kraus Aldatu lotura Wikidatan