Alfredo Stroessner

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alfredo Stroessner
Alfredo Stroessner-ren irudia zigilu batean.

Alfredo Stroessner Matiauda (Encarnacion, Paraguai, 1912ko azaroaren 3Brasilia, Brasil, 2006ko abuztuaren 16) Paraguaiko militarra eta politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guaraniek populatutako eskualdean jaio zen (amaren aldetik, huraxe zuen jatorria; aita, aldiz, etorkin alemaniarra zen). 17 urterekin armadan sartu zen eta 1932an Chacoko gerran borrokatu zen, Boliviaren aurka.

1954ko abuztuaren 15ean, estatu kolpea eginda, boterera iritsi zen eta 1989 arte mantendu. Haren alderdi politikoa Asociación Nacional Republicana/Partido Colorado izenekoa zen, komunismoaren aurkakoa. Eliza katolikoarekin ere harreman zailak izan zituen.

"Cóndor Operazioa" izeneko prozesu errepresiboan parte hartu zuen, Augusto Pinochet (Txile) eta Jorge Rafael Videla (Argentina) diktadoreekin batera. Askoren ustez, Stroessnerrena Hego Amerikako eta mundu osoko diktadurarik odoltsuenetakoa izan zen: 3.000 lagunen hilketa leporatzen zaio. 34 urte ilun haren ondoren, 1989ko otsailaren 3anAndrés Rodríguez jeneralak agintalditik bota zuen, beste estatu kolpe baten bidez. Urte hartan bertan, haren omenezko "Puerto Presidente Stroessner" hiriak gaur egungo Ciudad del Este izena hartu zuen.

Stroessner erbesteraturik bizi izan zen hil arte, Brasilen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfredo Stroessner Aldatu lotura Wikidatan