Alhucemetako haitza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alhucemetako haitza, Marokoko kostaldetik ikusita.
Alhucemetako haitzaren beste ikuspegi bat, Marokoko kostaldetik ikusita.

Alhucemetako haitza (gaztelaniaz: Peñón de Alhucemas; arabieraz: صخرة الحسيمة) Espainiako Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko lurretako bat da, Marokoko kostaldetik gertu dagoena. Alhucemak edo Alhucema uharteak deritzen hiru uharteetako handiena da.

Eduki-taula

Geografia [aldatu]

Alhucemetako haitzak, ondoan dituen Isla de Mar eta Isla de Tierra uhartetxoekin batera, Alhucema uharteak[1] edo Alhucemak[1] izeneko uhartedia eratzen du. Uhartedia Al-Hoceima (gaztelaniaz, Alhucema) izeneko Marokoko herrixkatik 300 metrora dago, Ceutatik 146 km ekialdera, eta Melillatik 84 km mendebaldera.

Alhucemetako haitzak ekialdetik mendebaldera 220 metro eta iparraldetik hegoaldera 84 metro ditu —hau da, 1,5 ha edo 0,015 km² neurtzen du haren gainazalak—, eta 27 metroko altuera du. Haitzaren gainean gaztelu bat, zenbait etxe eta eliza bat daude.

Historia [aldatu]

Espainiak 1559an eskuratu zuen haitzaren jabetza, Marokoko Saadi leinuari Otomandar Inperioaren armadaren aurka laguntzeagatik. 1673an Espainiak haitza okupatu zuen, eta geroztik beti izan du kanpamendu bat, orain 60 soldaduk osatua.

Marokok 1956an independentzia lortu zuenetik, haitzaren subiranotasuna aldarrikatu du.

Erreferentziak [aldatu]

Ikus, gainera [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Alhucemetako haitza

Koordenatuak: 35°13′N 3°53′W / 35.217°N 3.883°W / 35.217; -3.883