Ali Farka Toure
Wikipedia(e)tik
Ali Farka Touré (Kanau, Tonbuktu eskualdea, 1939ko urriaren 31 - Bamako, 2006ko martxoaren 7a) Maliko abeslaria eta gitarra-jotzailea izan zen. Arma etniakoa zen. Songhaiera, Fula edo Tamasheck hizkuntzetan abesten zuen nagusiki.
Afrikako musikaririk ezagunenetarikoa zen, batez ere blues musikarekin egindako nahasketengatik. Batzuk "John Lee Hooker afrikar"-tzat hartzen zuten. Oso ezaguna izan zen adibidez Ry Cooder AEBetako musikariarekin egindako kolaborazioa "Talking Timbuktu" diskoan.
2006ko martxoaren 7an hil zen, hezurretako minbiziak jota.
Diskografia [aldatu]
- 1976 - "Farka"
- 1987 - "Ali Farka Touré"
- 1990 - "The River" (World Circuit)
- 1992 - "The Source" (World Circuit)
- 1994 - "Talking Timbuktu" (World Circuit)
- 1996 - "Radio Mali" (World Circuit)
- 1999 - "Niafunké" (World Circuit)
- 2004 - "Red/Green"
- 2005 - "In The Heart Of The Moon"