Ali Khamenei

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ali Khamenei
Ali Khamenei
Grand Ayatollah Ali Khamenei.
Datu pertsonalak
Izen osoa Ali Khamenei
Jaio 1939ko uztailaren 17a
Mashhad (Iran)

Ali Khamenei Ayatollah Handia, pertsieraz Speaker Icon.svg (i · ?) آیت‌الله سید علی حسینی خامنه‌ای Āyatollāh Seyyed `Alī Ḥoseynī Khāmene'ī, (Mashhad, Iran, 1939ko uztailaren 17a - ) Irango Agintari Gorena da. Irango presidente izan zen 1981tik 1989a.

[aldatu] Biografia

Familia islamiar xiita batean jaio zen, eta ikasketa politiko eta erlijiosoak egin zituen; Ruhola Khomeini izan zuen, besteren artean, irakasle. 1963an Mugimendu Islamiar Xiitaren kide egin zen. 1968-1978 bitartean, Mohamed Reza Pahlaviren diktadura erorarazteko lan egin izanagatik askotan atxilotu eta torturatu zuten. Alderdi Errepublikano Islamiarraren sortzaileetako bat izan zen (1978). 1977an hayatoleslam maila iritsirik bere ikasketa erlijiosoak amaitu zituen, eta Khomeinik Iraultza Batzordearen kide izateko aukeratu zuen. Batzorde horrek zuzendu zuen monarkia desagertu eta iraultzaren ondoren sortu zen erregimenera bitarteko prozesua. Teherango Unibertsitateko iman gisa ostiraletako otoitza zuzenduz egin zen ospetsu, eta populismo islamiar xiitaren teorialari nagusia izan da.

Khameneiren ikasle eta jarraitzaileek hartu zuten 1979an Estatu Batuetako enbaxada Teheranen eta esku-hartze zuzena izan zuen Abolhassan Banisadr lehen presidente errepublikanoa bere kargutik eraisteko. 1981eko hauteskundeetan Irango Errepublika Islamiarraren lehendakari aukeratu zuten, eta 1989an, Ruhola Khomeini hil eta ordu gutxitara haren kargu politiko-erlijiosoa betetzeko izendatu zuten, Irango iraultza islamiarraren gidaritzapean.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ali Khamenei


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak