Aliantza Hirukoitza (1882)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aliantza Hirukoitza eta Entente Hirukoitza.

1882ko Aliantza Hirukoitza[1] (alemanez: Dreibund), hasiera batean, Otto von Bismarcken ekimenez, Austriar-Hungariar Inperioak eta Alemaniako Bigarren Inperioak osatu zuten koalizioa izan zen, eta Errusiar Inperioa bertako zati izatera gonbidatu zuena.

Alde batetik, Bismarckek, bere xede diplomatiko garrantzitsutzat, Frantzia isolatuta mantentzea zuen, bestetik, Italiak, aliantzara batu eta Alemaniarekin elkartuz gero, potentzia handi izatera errazago iritsiko zela uste zuen. Italia ez zegoen batere pozik, Frantziak, Tunisiako bere asmo kolonialen aurrean zuen jarrerarekin.

Hiru herrialdeek, elkarlaguntza adostu zuten Frantzia edo Errusiak erasoz gero. Ituna, zenbait alditan berretsia izan zen 1913 arte, Italiaren posizioa, Lehen Mundu Gerra hasi zenean ikusi zen bezala, geroz eta deserosoagoa zen arren. Azkenik, eta hildako mordoa eragin zuten zenbait guduren ondoren, Italiak, aliatuekin batera borrokatzea erabaki zuen 1916an, honela, koalizio hau hautsi eta Entente Hirukoitzaren zati izatera pasatuz.

Italiari, Londresko itunaren bidez, zenbait lurralde agindu zitzaizkion, Parisko Bake Biltzarrean eman ez zirenak, nahigabe nazionalista bat sortuz, Otomandar Inperioa Erdialdeko Inperioei batu zitzaien bitartean. Gerra, Aliantza Hirukoitzaren porrotarekin amaitu zen, betirako desagertu zena.

Aliantza Hirukoitzaren amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerraren ondoren, erdialdeko inperioei, zigor zanpatzaileak jarri zitzaizkien, Italiari halakorik egin ez zioten bitartean, Aliantzako beste bi herrialdeekin aliantza zahar bat izan zuen arren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]