Alianza Popular

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alianza Popular (PP)
Presidentea Manuel Fraga
Sorrera 1976
Desegitea 19891
Egoitza nagusia Madril
Ideologia politikoa eskuinekoa, kontserbadorea eta demokrata kristaua
1 Alderdi Popularraren sorrera

Alianza Popular (AP) hasieran alderdien federakuntza eta gero Espainiako alderdi politikoa izan zen. 1989an beste alderdiekin batera Alderdi Popularra sortu zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976ko urriaren 9an frankismoaren ministro buruzagi zuten zazpi alderdiek AP izeneko alderdien federakuntza sortu zuten[1]:

  • Reforma Democrática, Manuel Fraga, Informazio eta Turismo Ministro ohia, presidenteorde ohia eta Gobernazio ministro ohiak zuzenduta.
  • Unión del Pueblo Español, Cruz Martínez, Garapen Plangintza eta hezkuntza eta Zientzia Ministro ohiak zuzenduta.
  • Acción Democrática Española, Federico Silva, Herri Lanak Ministro ohiak zuzenduta.
  • Democracia Social, Licinio de la Fuente Lan Ministro ohia eta presidenteorde ohiak zuzenduta.
  • Acción Regional, Laureano López Rodó, Garapen Plangintza eta Kanpo Harremanen Ministro ohiak zuzenduta.
  • Unión Social Popular, Enrique Thomas de Carranzak zuzenduta.
  • Unión Nacional Española, Gonzalo Fernández de la Mora, Herri Lanak Ministro ohiak zuzenduta.

1977ko Espainiar Hauteskunde Orokorretan botoen %8,2a eta 16 eserleku lortu zituen.

1979ko Espainiar Hauteskunde Orokorretan Coalición Democrática izena hartu eta botoen %6a eta 10 eserleku lortu zituen. Baina Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD) alderdiaren behera etortze eta gero, Partido Demócrata Popular eta Partido Liberal alderdiekin batera Coalición Popular sortu eta 1982ko Espainiar Hauteskunde Orokorretan botoen %26a eta 107 eserleku lortu zituen. 1986an berriz 105 eserleku lortu zituen.

1989an, bi urteko krisialdi izan ondoren, birsortu eta Alderdi Popularra sortu zuen[2]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]