Alice Malsenior Walker

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alice Walker
Alice Walker

Estatubatuar idazlea (Eatonton, Georgia, 1944). Bere obra gehienetan, XX. mendearen hasierako Estatu Batuetako emakumezko beltz zapaldu eta behartsuen bizitza erretratatzen du. Estatu Batuetako hegoaldeko nekazari-herri txiki batean igaro zuen haurtzaroa, eta ongi ezagutzen zuen mundu eta giro hura. Atlantako Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta han hasi zen eskubide zibilen aldeko borrokan, gero Meridiam (1976, Meridianoa) obran islatu zuen borrokan. Lehen liburua poema-liburu bat izan zen, Afrikara egindako bidaia baten ondotik idatzia: Once (1968, Behin batean). Handik itzultzean, Jacksonera (Mississippi) joan zen bizitzera, eta politikari heldu zion ostera. Maitasunaz, giza eskubideez eta Afrikako egoeraz hitz egiten du poemetan. Bere obra ezagunena The Color Purple (1982, Purpura kolorea) da, Liburuaren Sari Nazionala eta Pulitzer saria jaso zituen. Kritikariek eleberriko gertakizuna eta pertsonaien deskribapena ez ezik erabiltzen duen lagunarteko hizkuntzaren (black folk english deritzona, hau da, beltzen ingeles herrikoia) argitasuna eta musikaltasuna ere goraipatu zuten. Beste sari asko irabazitakoa da, eta giza eskubideen eta emakumezko beltzen —berak Amerikako benetako heroitzat dituen emakumezko beltzen— aldeko ekintzaile nekaezina da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alice Malsenior Walker Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]