Alice Prin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alice Prin
Alice Prin
Datu pertsonalak
Izen osoa Alice Ernestine Prin
Ezizena Montparnasseko Kiki
Jaio 1901eko urriaren 2
Chatillon-sur-Seine (FrantziaFrantzia)
Hil 1953ko apirilaren 29a
Sanary-sur-Mer (FrantziaFrantzia)
IMDB IMDBko fitxa

Alice Ernestine Prin (Chatillon-sur-Seine, Borgoina, Frantzia, 1901eko urriaren 2a - Sanary-sur-Mer 1953ko apirilaren 29a) frantziar modelo, gaueko-klubeko abeslari, aktore eta margolaria izan zen. Normalki Kiki izena erabiltzen zuen baina batzuetan Reine de la Montparnasse eta Montparnasseko Kiki moduan ere ezaguna zen. 1920ko hamarkadan Parisko kulturaren askatasunean lagundu zuen. 1996n Billy Kluver eta Julie Martinek eginiko biografia batean "mende hasierako emakume independenteetan lehenengoetarikoa izan zela" esaten dute.

Egindako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kiki Montparnassen artista eta modelo ezaguna bilakatu zen, Caim Soutine, Tsuguharu Foujita, Francis Picabia, Jean Cocteau, Alexander Calder, Per Krohg, Hermine David, Pablo Gargallo, Mayo, eta Tono Salazarrentzat lan egin zuen. Moise Kislingek bere erretratu oso famatua egin zuen.

Man Ray, bere bikotea izan zen 1920ko hamarkadan zehar ehundaka erretratu egin zizkion. Bere filma batzuetan ere agertzen da.

1929an Ernest Hemingway eta Tsuguharu Foujitak bere autobiografiaren hitzaurrea idatzio zioten, baina liburua debekatua izan zen zuen edukia dela eta.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1923 : L'Inhumaine
  • 1923 : Le Retour à la raison
  • 1923 : Ballet mécanique
  • 1923 : Entr'acte
  • 1923 : La Galerie des monstres
  • 1926 : Emak Bakia
  • 1928 : L'Étoile de mer
  • 1928 : Paris express / Souvenirs de Paris
  • 1930 : Le Capitaine jaune
  • 1933 : Cette vieille canaille

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alice Prin Aldatu lotura Wikidatan
  • "Kiki de Montparnasse". Catel Muller eta Jose-Louis Bocquet. 2007.