Alice Wilson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alice Wilson
Datu pertsonalak
Jaio 1881eko abuztuaren 26a
Cobourg (Kanada)
Hil 1964ko apirilaren 15a
Ottawa (Kanada)

Alice Evelyn WilsonAlice Wilson izen-deiturez ezaguna— (Cobourg, 1881eko abuztuaren 26a - Otawa, 1864ko apirilaren 15a) Kanadako lehenengo emakume geologoa izan zen. Britaniar Inperioaren Ordenakoa (Order of the British Empire) izan zen 1935. urtetik aurrera. Baita ere Kanadako Errege Taldekoa (Royal Society of Canada) hau lorpen handia izan zen kontuan izanda Aliceren karrera 1913an hasi zela eta baita ere kontuan hartu behar da bera izan zela talde honen lehenengo emakume kidea 1937an. Canadiar paleontologoa ere izan zen. Otawa inguruko harrien eta fosilen landa lan asko burutu zituen 1913. urtetik 1963. urtera. Ontarioko ekialdeko Paleozoiko formen ezagutzan izen handia lortu zuen. Leku horren estruktura, estratigrafia eta antolaketa inork baino gehiago ezagutzen zituen. Fosilak deskribatu zituen hainbat horri eta monografikoetan, gehienbat Ordovicia delako arokoak. Irakurketen bidez, txangoen bidez, publikazio argitaldiei esker eta museoko eskeintzen laguntzarekin, geologia jende ororentzat erakargarri bihurtu zuen. Berak eraman Kanadan geologiako arloak guztientzat, batez ere umeentzat. Ez zen inoiz ezkondu eta ez zen Amerikatik kanpora atera.



1)ZIENTZILARIA

2)BIBLIOGRAFIA

Zientzilaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio pertsonala: 1881ko abuztuaren 26ean jaio zen Cobourgen, Ontario, Canada. 1964ko apirilaren 15ean hil zen Otawan..

Familiari buruzko zenbait datu: Bere familia probintzia horretako gehienak bezela Erresuma Batuko jatorria zuten. Erlijio kristau anglikanoak eta zuriak ziren, beraz, Erresuma Batuaren barnean zegoen Inperio Britanikoaren elitearen partaideak ziren nahiz eta jende aberatsa ez izan. Bere familian ikasketak eta gogor ikastea ondo ikusita zegoen. Batez ere zientzietako ikasketak oso balorazio zuten. Ikasketetarako maitasunaz gainera, Alice txikitatik egin zituen gero nagusia zenean askotan egingo zituen gauza batzuk. Etxetik kanporako txangoak, kanpingetan lo egin zelaian, kanoarekin ibili, skaut moduan familiarekin egon... Hori eta gehiago egin zituen Alicek bere aita eta bi nebekin. Udak bere bi nebekin pasatzen zituen harri berezi eta fosilen bila. Ondorioz esan dezakegu txiki-txikitatik ikasi eta ikusi zituela etxean fosilak eta benetan maite zituela.

Hezkuntza: Harrien artean jaioa zela esan ohi da, txikitatik harriekin eta fosilekin ibiltzen zelako. 1901ean hizkuntza modernoak ikasten hasi zen Cobourgoko Victoria Unibertsitatean baina bere osasun eskasagatik bere ikasketak bertan behera utzi zituen. Berreskuperatu zenean erabaki bat hartu zuen: hainbeste maite zuen geologia ikasiko zuen Torontoko Unibertsitateko mineralogiaren sailean. Zortzi urte beranduago paleontologiako sekzioan bekarioa moduan lan bat lortu zuen. Bertan fosilak antolatu, katalogatu eta deskribatu egiten zituen. Lan hau Otawako Victoria Memorial Museoarentzako egiten zuten, (gaur egun Naturaren Museoa da) eta 800 dolar lortzen zituen urtero. Lizentziatura lortu eta bera bihurtu zen lehenengo emakume langilea bertako ikerketak egiten eta soldata 850 dolarrera igo zioten. Alice Paleontologiako Laguntzailea bihurtu zen 1919an. Esker onean Canadian Federation of University Women (CFUW) graduondoko ikasketekin saritu zuen. Bere lana eta ikasketak batzuetan konpatibleak ez zirela eta askotan klasera ezin zelako joan, CFUW-k bere aldeko jarrera izan zuen lana eta ikasketak konpatibleak egin zitzan. GSC edo Genera Survey of Canadak ez zuen erraz amore eman eta emakumeen erakundeen presioaren laguntasunagatik lortu zituen Alicek bere helburuak. Azkenean, zazpi urte beranduako GSCk lan hobeagoa eskeini zion eta landa lana egin ahal izan zuen. Chicagoko Unibertsitatetik doktoratu zen 48 urterekin 1929an. Doktoratuak izateak ez zion soldatarik igo garai horretan egiten zen moduan. 1945ean jubilatu zenean “Dr.” edo “Andere” benetan irabazitako titulua jarri zioten izen abizenen aurrean.

Ikerkuntza: Bere txikitako fosilenganako erakarmena Cobourg bere jaioterrian, handituz joan zen. Hasieran hobby baten moduan hasi zena gero eta gustokoagoa zuen eta denborarekin berak ikertuko zituen Otawa-Behe Saint Lawrenceeko fosil eta harri asko. Hasierako landa lanako bere familiarekin izan zuen esperientziari esker, konfidantza, ganora eta irrikiak ireki zizkion bere landa lan geologikoarentzat. Ikerkuntza lanbidearen zati bat bazuen eta milaka kilometro karratu baino gehiago ikertu zituen bizikletaz zein kotxez Otawako behe St Lawrence ibai arroa. Bertan zeuden fosil eta sedimentuei buruzko informazioa batu zuen.

Lanbidea: Batzuk diotenez fosilen fanatikoa zen. Hau da fosilak ez ziren bakarrik bere gustokoak ziren gauza batzuk. Bere lana izateaz gainera bere maitasuna eta indar guztiak fosilak aurkitzera bideratu zituen. Hasieran hizkuntza modernoak ikasten hasi bazen ere gaisorik jarri eta behin osasuna berreskurperatu zuenean Torontoko Museoaren Mineralogiaren Sailean lan egin zuen, horrela geologiaren arloan lan munduarekin hasiz. Alice Evelyn Wilson Canadako lehenengo emakume geologoa izan zen. Paleontologa ospetsua bihurtu zen Alice ofizialki 1946ean jubilatu zen 65 urterekin. Benetan bere postua hartzeko desiatzen zeuden bost pertsonen artean aukeratuko zuten berak utzitako lanpostua. Nahiz eta lana ofizialki utzi, GSCko bere bulegoa mantendu zuen. Egunero joaten zen bertara eta ikerketen berri jakin nahi zuen. 1963an, 82 urte zituenean, bere bulegoari joateari utzi zion. Surveyko zuzendariak, James M. Harrison ahalegindu zen Alice berarekin egon zedin baina berak erantzun zion “lana eginda dago” Hilabete batzuk beranduago hil zen 1964ko apirilaren 15ean.

Lanbide-trebetasunak: 1) Ilusioa izugarria zuen egiten zuen lanean. Fosilenganako pasioak fisiko eta psikologikoki oso gogorrak ziren gauza asko egiteko indarra eman zion. 2) Psikologikoki oso indartsua zen. Nahiz eta ezaguna izan bere osasuna eta gorputza ez zirela oso indartsuak inoiz ez zuen ezer bertan bera utzi. Ez zion gaisorik zuen osasunari edo gorputz ahulari bidean atzera joateari. Bere lankideak esaten zuten moduan bizikletan zear zihoan Ottawa osotik zear harriak ikertuz. 16000 kilometro karratu baino gehiago ikertu zituen era harrigarri honetan. 3) Ikasketetan oso ona zen. Gogotsu ikasten zuen eta nota onak ateratzen zituen. 4) Lana beretzat pasioa zenez orduak eta orduak, egunak eta egunak egon ahal zen zeozer ikertzen eta industen. 5) Ekina zen bere ikasketetan, zeozer ikasi nahi ezkero ez zen lasai egoten hori bete harte. 6) Ondo idazten zekien. Carlentoneko Unibertsitateak berak idatzitako liburuak erabiltzen zituen urtero.

Sariak eta Esker onak 1) 1913. Lizentziatura lortzearen esker on moduan, Canadian Federation of University Women (CFUW) graduondoko ikasketekin saritu zuen. 2) 1929 geologian doktore. Lehenengo geologoa Canadan eta Geological Survey of Canadan (Canadako Ikerkuntza Geologikoa) 3) 1935 Inperio Britaniarraren Ordena irabazten du 4) 1937 Canadako Erret Taldeko (Royal Society of Canada) kidea bihurtzen da. Lehenengo emakume kidea. 4) 1960 Carlenton Unibertsitateak Doktore Honoris Causa saria ematen dio. 5) Geological Survey of Canadak bere egongela nagusiari “Alice Wilson Hall” izena jartzen dio bere omenez. 6) Torontoko etxe multzo batek bere omenez bere izena darama

2) BIBLIOGRAFIA:

http://www.thecanadianencyclopedia.com/index.cfm?PgNm=TCE&Params=A1ARTA0008617 http://www.nrcan.gc.ca/com/deptmini/traipion/alicewilson-eng.php http://www.rsc.ca/home.php http://wikimapia.org/225840/Alice-Wilson-Woods