Alicia Alonso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alicia Alonso

Alicia Alonso (Jaiotza-izena: Alicia Ernestina de la Caridad del Cofre Martínez; Habana, 1921) Kubako dantzari eta dantza-irakaslea da. Dantzari-harrera, New Yorken hasi zuen, Broadwayko musikaletan. Ikusmen-arazoak izan zituen arren, Ballet Caravan eta American Ballet Theatre ballet-konpainietako izar nagusietako bat izan zen. 1940az geroztik, Habanako Sociedad Pro Arte Musical elkartearen laguntza ere izan zuen. Osperik handiena Giselleren papera eginez bereganatu zuen, American Ballet Theatre konpainian Alicia Markova dantzaria ordezkatu zuenean. George Balanchine eta beste maisu askoren koreografia asko dantzatu eta ballet garaikidetarako hainbat paper ere sortu ditu Alonsok. 1948an Alicia Alonsoren Balleta sortu zuen Kuban, gero 1955ean Kubako Balleta eta 1959ko iraultzaren ostean Kubako Ballet Nazionala izenak hartuko zituena. 1959az geroztik, Kubako Ballet Nazionalaren lehen dantzari eta dantzari ospetsuak (Mirta Pla, Coipa Araujo, Josefina Méndez edo Marta García) biltzen dituen Kubako ballet eskolaren arima bilakatu zen. Alonsoren ballet-eskola miretsia da bertako ikasketa eta aukera sistemaren kalitateagatik, eta herrialde askotan sarituak eta goretsiak izan diren eskola horretako kideek munduko ballet-talderik onenetako bat osatzen dute. Ballet erromantikoaren estilo hertsiena kontuan harturik, berriz, munduko dantzari handienetakotzat jotzen da Alicia Alonso.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alicia Alonso Aldatu lotura Wikidatan