Alida Valli
Wikipedia(e)tik
Alida Valli (Pula, Italiako Erresuma, 1921eko maiatzaren 31 - Erroma, Italia, 2006ko apirilaren 22a) italiar antzezlea izan zen.
Biografia [aldatu]
Antzerki-ikasketak egin zituen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Estatu Batuetara joan zenean bi film aipagarritan parte hartu zuen: Hitchcocken The Paradine Case (1947) eta Carol Reeden The Third Man (1949). Italiara itzuli zen gero, eta arrakasta handia izan zuen Luchino Viscontiren Senso (1954) filmean. Harrezkero, Frantzian eta Italian lan egin zuen, zuzendari ospetsuekin. Besteak beste, Edipo re (1967), La strategia del ragno (1970), La prima notte di quiete (1972), 1900 (1976), eta La bocca (1991) filmetan parte hartu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.