Alida Valli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valli-American-1947

Alida Valli (Pula, Italiako Erresuma, 1921eko maiatzaren 31 - Erroma, Italia, 2006ko apirilaren 22a) italiar antzezlea izan zen.

Biografia

Antzerki-ikasketak egin zituen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Estatu Batuetara joan zenean bi film aipagarritan parte hartu zuen: Hitchcocken The Paradine Case (1947) eta Carol Reeden The Third Man (1949). 1950ean The White Tower filma antzeztu zuen. Italiara itzuli zen gero, eta arrakasta handia izan zuen Luchino Viscontiren Senso (1954) filmean. Harrezkero, Frantzian eta Italian lan egin zuen, zuzendari ospetsuekin. Besteak beste, Edipo re (1967), La strategia del ragno (1970), La prima notte di quiete (1972), 1900 (1976), eta La bocca (1991) filmetan parte hartu zuen.

Erreferentziak