Aliens

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:06, 22 urtarrila 2016

Aliens 1986ko James Cameron kanadar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko eta beldurrezko filma bat da. Sigourney Weaver, Michael Biehn, Lance Henriksen, Carrie Henn, Bill Paxton eta Paul Reiser aktoreek antzeztu zuten.

1979ko Alien film ospetsuaren jarraipena da. Ondoren beste hainbat jarraipen izan ditu: Alien 3 (1992), Alien Resurrection (1997), Alien vs. Predator (2004), Aliens vs. Predator: Requiem (2007), Prometheus (2012) eta Prometheus 2 (2016).

Zazpi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, bi irabaziz: Soinu edizio onenaren Oscar Saria (Don Sharpe) eta Efektu berezi onenen Oscar Saria (Robert Skotak, Stan Winston, John Richardson eta Suzanne Benson).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Alien izaki perfektua da, bere nagusitasun fisikoa oldarkortasunaren pare duen makina hiltzailea. Iraganean, Ripley ofiziala (Sigourney Weaver) eta “Nostromo” espaziontziko eskifaia izaki izugarri honi aurre egin beharrean topatu zen. Baina sarraski horretan Ripleyk bakarrik bizirautea lortu zuen. Espazioan zehar 57 urtez lozorroan bidaiatu ondoren, Ripley erreskatatua izango da. Denbora horretan zehar, Alienen planeta kolonizatua izan da. Baina, bapatean, koloniarekin harremana eten egin denez, zer jazo den jakiteko asmoz, Lurretik Ripley buru duten espazio marine taldea bidalia izango da. Bertan, milaka izaki beldurgarri zain izango dituzte. Alien birsortu egin da eta oraingoan borroka Gizateriaren biziraupenaren aldekoa da. duen

Aktoreak

Kanpo lotura