Aljeriako Independentzia Gerra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Barrikaden astea 1960an.

Aljeriako Independentziaren Gerra edo sarritan Aljeriako Gerra besterik gabe deitua (1954ko azaroaren 1a1962ko martxoaren 19a) Frantziatik askatzeko afrikar herrialde horrek burututako gerrilla kanpaina (maquisards) izan zen, gutxi gora-behera 180.000 hildako eta 230.000 zauritutako eragin zuena.

Gerra honen garaian Charles de Gaulle frantziar presidentea zen eta haren herrialdea ahulduta zegoen Bigarren Mundu Gerra amaitu berria zegoelarik eta aurreko urtean Indotxina galdu ostean. Kontestu horretan Front de Libération Nationale (FLN) talde eta Mouvement National Algérien (MNA) taldeek gerratea abiatu zuten militar eta landa-eremuko zibil (Pieds-Noirs) frantziarren aurka. Aipatzekoa da Philippeville (gaur Skikda) hirian 1955ean independentistek zibilen aurka egindako sarraskia. Hastapen horietan, tartean Albert Camus idazle eta filosofoa saiatu zen gerra gelditzen eta behintzat zibilak errespetarazten, alferrik.

1956an Aljerreko bataila hasi zen, gerrate honetan mugarria izan zena eta urtebetez luzatu zena. Geroago, De Gaullek 1958an aljeriarrak deitu zituen galdeketa baterako, eta herritar gehien-gehienek burujabetzaren alde eman zuen botoa. Honek ez zuen gatazka gelditu, eta beste alde batetik hainbat frantziar aterarazi zuen Aljeriatik, 1962rako herrialde osoko biztanleen %13a inguruan ihes egin zuelarik.

Hainbat borroka eta tortura kasuak pairatu ondoren, azkenean gerratea amaitu zen eta FLNren buruzagia zen Ahmed Ben Bella presidente izendatu zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aljeriako Independentzia Gerra Aldatu lotura Wikidatan