Alkiza
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da; futbolariari gaitzat duena beste hau da: Bittor Alkiza
|
Alkiza |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Alkiza | |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Tolosaldea |
|
| Alkatea | Antonio Zubiaurre Otegi (indep.) | |
| Herritarra | alkizar | |
| Koordenatuak | 43°10′25″N 2°6′29″W / 43.17361°N 2.10806°WKoordenatuak: 43°10′25″N 2°6′29″W / 43.17361°N 2.10806°W | |
| Eremua | 11,87 km2 | |
| Distantzia | 25 km Donostiara | |
| Posta kodea | 20494 |
|
| Biztanleria | 347 bizt. (2008) | |
| Dentsitatea | 29,23 bizt./km² | |
| Sorrera | 1731 | |
Alkiza Gipuzkoako erdialdean eta Tolosaldeako eskualdean kokaturik dagoen landa-udalerri euskalduna da.
2008. urtean 347 biztanle zituen. Donostiatik 27 kilometrora dago. Alkizarrei "oiloak" ezizenaz deitzen zaie.
Eduki-taula |
Mugakideak [aldatu]
Iparraldean Larraul eta Asteasu, hegoaldean Hernialde, Tolosa, Albiztur eta Bidania-Goiatz, ekialdean Anoeta eta mendebalean Errezil udalerriak mugakide ditu.
Ondarea [aldatu]
Lete baserria monumentu izendatua dago, Sailkatutako Kultura Ondasuna. Erdi Aroko jatorria du eta garai horretakoak dira erdi puntuko arku bat eta behe-solairuko horma-atal gotikoaren zati batzuk, baita XVI. mendeko zurezko zutoinak eta habeak ere. Gaur egungo baserria XVIII. mendeko eraikin barrokoa da.
Demografia [aldatu]
| 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2009 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 520 | 474 | 476 | 494 | 494 | 495 | 426 | 345 | 272 | 264 | 264 | 357 |
Alkizar ezagunak [aldatu]
- Ambrosio Bengoetxea (1551-1625), eskultore eta erretaulagilea.
- Juan Luis Goenaga (1950-), margolaria.
- Koldobika Jauregi (1959-), eskultorea.
- Barbara Goenaga (1983-), aktorea.
Iruditegia [aldatu]
-
Alkizako etxe errealzalea.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- Herriko albisteak "Tolosaldeko Hitza"n (Euskaraz)
|
|||||||
|
|||||||