All About Eve

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
All About Eve
Datuak
Urtea 1950
Estreinaldia 1950eko urriaren 13
Generoa drama
Herrialdea AEB
Iraupena 138 minutu
Banatzailea 20th Century Fox
Zuzendaria
Joseph L. Mankiewicz
Ekoizleak
Darryl F. Zanuck
Gidoilariak
Joseph L. Mankiewicz
Aktoreak
Bette Davis
Anne Baxter
George Sanders
Celeste Holm
Musikagileak
Alfred Newman
Argazkilariak
Milton R. Krasner
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Sariak
Film onenaren Oscar Saria

All About Eve (Dena Evaren inguruan euskaraz) 1950eko drama filma da, Joseph L. Mankiewiczek idatzia eta zuzendua, eta Mary Orren The Wisdom of Eve istorioan oinarrituta.

Filmean Margo Channing (Bette Davis) Broadwayeko aktore arrakastatsu baina edadetuaren eta Eve Harrington (Anne Baxter) zale gaztearen arteko hartu-emana kontatzen da. Eve Harringtonen hasierako laguntzeko joerak, azkenean, Channingen lana eta erlazio pertsonalak arriskuan jarri zituen. Gary Merrill, George Sanders, Hugh Marlowe, Celeste Holm eta Thelma Ritter aktoreak ere agertzen dira, eta filmak Marilyn Monroeren aurreneko paper garrantzitsua ere badakar.

Kritikarien goraipamenak plazaratu bezain laster jaso zituen. Oscar sarirako 14 izendapen eskuratuta, sei irabazi zituen, tartean film onenarena. Eskuarki, zinemako historiako klasikoen artean kokatzen da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: All About Eve Aldatu lotura Wikidatan