Allen Jones

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Allen Jones britainiar pintorea da (Southampton, 1937). Pintura- eta grabatu-ikasketak egin zituen Londresen. Gaztetan, Parisera egindako bidaia batean, txundituta geratu zen Delaunayren obrarekin. Bestalde, Ingalaterrako pop mugimenduarekin lotura du, eta bere lanetan Nietzsche, Freud eta Jungen filosofiaren eragina sumatzen da. 1963an, Parisko Prix des Jeunes Artistes saria irabazi zuen. Pintatzeaz gainera, hainbat liburu ere idatzi izan ditu. 1968an Figures liburua argitaratu zuen, eta, gero, Proyects eta Waitress. 1970eko hamarkadan, hainbat ikuskizunetarako dekoratuak eta jantziak egin zituen. Liverpooleko Walker Art Galleryk Allen Jonesen bizitzaren erakusketa antolatu zuen 1979an. Erakusketa hori Londresko Serpentine Galleryn, Baden-Badenen eta Bielefelden ere erakutsi zuten gero. Royal Academyko kide aukeratu zuten 1986an.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Allen Jones Aldatu lotura Wikidatan