Alliance Française

Wikipedia, Entziklopedia askea

Alliance Française frantsesa eta Frantziako kultura sustatzeko helburua duen erakundea da. Bere zeregin nagusia frantsesa bigarren hizkuntza bezala irakastea da. Aliantzaren egoitza nagusia Parisen dago.

Erakunde hau Parisen 1883ko uztailaren 21ean sortu zuten gizon ospetsu talde batek. Haien artean Jules Verne, Louis Pasteur, Ferdinand Marie Lesseps, Ernest Renan eta Armand Colin zeuden. Dirua aretoak alokatzetik, eskolak eskaintzetik eta Frantziako gobernutik lortzen du.

440.000 ikasle baino gehiago ikasten dute frantsesa erakunde honekin. Aliantzak hizkuntza hau erabiltzeko gaitasuna frogatzen duten agiriak ematen ditu. Maila eta azterketa ugari eskaintzen dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]