Allin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Allin

 Nafarroa
Allingo bandera

Allingo armarria

Izen ofiziala Allin
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Lizarrerria
Alkatea María Ascensión Garritz Erripa (CIVA, indep.)
Herritarra allindar
Koordenatuak 42°42′32″N 2°4′32″W / 42.70889°N 2.07556°W / 42.70889; -2.07556Koordenatuak: 42°42′32″N 2°4′32″W / 42.70889°N 2.07556°W / 42.70889; -2.07556

Navarra - Mapa municipal Allin.svg

Eremua 43 km2
Garaiera 455 m
Distantzia 50 km Iruñera
Posta kodea 31010
Biztanleria 814 bizt (2009)
Dentsitatea 18,93 bizt/km²

Allin Nafarroako mendebaldean dagoen udalerria da, Lizarrerrikoa. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 814 biztanle ditu.

Ega eta Urederra ibaien ertzetan kokatuta dago, Lokizko mendilerroaren azpian eta Ameskoak ondoan dituelarik.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Allin Lizarrako merindadearen iparraldean dago, Nafarroako hiriburutik 50 kilometrora. Herrira heltzeko NA-718 errepidea hartu eta Amillaotik gertu dagoen NA-7138 errepidea jarraituz ailegatzen da herrira. Allinek bi kale nagusi ditu: Ironda kalea, eta Zarratonda kalea.

Iparraldean Ameskoabarrenekin ditu mugak; hegoaldean Aiegi eta Iguzkitzarekin; ekialdean Abartzuza, Deierri eta Lizarrarekin; eta mendebaldean, Metautenekin.

[aldatu] Klima eta landaredia

Haranaren gehiengoak klima azpimeditarraniarraren ezaugarri tipikoak ditu eta prezipitazioak eta tenperatura aldakorrak dira altueraren arabera. Urteko batez besteko prezipitazioak 600 eta 1.200mm bitartekoak eta batez besteko tenperatura 11 gradu ingurukoa izaten da. Urteroko egun eurituska 80 dira haranean, eta 120 gune menditsuenetan.

Ekialdeko eta mendebaldeko mendien gainetan, klima atlantiarraren berezko landaredia ikus daitekeen arren, zuhaitz eta landare gehienak klima mediterraniarrekoak dira. Udalak eginiko sailkapenaren arabera, 1.041 hektarea amezti, 354 hektarea arte eta 147 hektarea pago daude.

[aldatu] Estazio meteorologikoa

Allingo Amillao kontzejuan, itsasoaren mailatik 498 metrora, Nafarroako gobernuak 1981ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[1]

[aldatu] Kontzejuak

Ondoko kontzejuek osatzen dute Allin udalerria: Amillao, Aramendia, Arbeitza, Artabia, Etxabarri, Eultz, Galdio, Larrion (herriburua), Muneta eta Zubielki.

[aldatu] Demografia

Allingo biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.519 1.512 1.572 1.581 1.590 1.548 1.492 1.434 1.097 873 805 766 826

2008ko erroldaren arabera, 46 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,64a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).

[aldatu] Euskara

Euskara ibarreko hizkuntza arrunta izan zen XIX. mende arte. Izan ere, toponimiak zein Zufiatik heldu zaigun 1522ko ezkontz promesako formula batek hala egiaztatzen dute. 1806an, Amillaoko euskara itxitzat jo ohi zen. Hala ere, XVII. mendetik Arbeitzara joaten ziren erromesek, haietako asko erdaldunak izanda, euskararen galera bizkortu zuen.

[aldatu] Euskararen Foru Legea

Txantiloi:Euskararen Foru Legea Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Allin eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %8,04k zekien euskaraz hitz egiten.

[aldatu] Politika

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 María Ascensión Garritz Erripa CIVA
2011- María Ascensión Garritz Erripa CIVA


[aldatu] Udal hauteskundeak

Allingo alkatea CIVA (Coalición Independiente Valle de Allín) herri ekimeneko María Ascensión Garritz Erripa da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaletxeko zazpi zinegotziak lortu zituen. Baliogabeko botoak 31 izan ziren (emandako guztien %8,76) eta boto zuriak 46 (botoen %13,00). Abstentzioa %50,70ekoa izan zen.

Allingo Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Coalición Independiente Valle de Allín 281 7


2011n bi izan ziren aurkeztutako zerrendak; CIVAk 5 hautetsi eta alkatetza (Garritzen esku berriro ere) erdietsi zituen; IDAk (Independientes de Allín), ordea, 2.


Allingo Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
CIVA 273 5
IDA 142 2


[aldatu] Udaletxea

  • HELBIDEA: Jasokunde kalea, 1 (Larrion kontzejua)

[aldatu] Bibliografia

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak