Almindingen basoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Almindingen basoa Bornholm uhartean.

Almindingen basoa Danimarkako Bornholm uhartearen erdialdean dagoen basoa da. Danimarkako hirugarren zabalena da, 3.800 hektarea estaltzen baititu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzina abeltzantzarako erabiltzen zen belardi zabala izan zen baina 1809an Hans Rømer basozainak itxitura bat eraiki zuen basoa berriz has zedin. XX mendearen hasieran Bornholm Danimarkako ingurune basotsuena zen jada.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haran txiki ugari dituen arren, aipagarriena fosa tektoniko batek sorturiko harana da. Bornholmeko muinorik altuena den Rytterknægten (162m) ere bertan kokaturik dago.

Basoa handia bada ere, barnean labar harkaitsuak baditu eta bi padura eremu ere bai.

Babes eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BirdLife International erakundeak Hegazti Eremu Garrantzitua (IBA, Important Bird Area) izendaturik dauka Almindingen basoa. Hainbat dorre eraiki dira hegaztiak bertatik bertara ikusi ahal izateko. Lau ibilbde motz ere ezarri dira, 2'5-3 kilometro luzera dutenak.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegaztiak dira noski Almindingen basoko animaliarik aipagarrienak. 210 espezietik gora zerrendatu dira. Besteak beste Tengmain hontza, txori zezena, zata arrunta, zingira-mirotza, mirotz zuria, giloia, okil beltza, kurriloa, itsas arrano buztanzuria, antzandobi txikia, miru gorria, arrano arrantzalea eta zapelatz liztorjalea.

Babesturik dauden ugaztunen artean bi saguzar ditugu, Bechstein saguzarra eta Pond saguzarra.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]