Almohade dinastia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Almohadeen kalifa-herria
الموَحدون
al-Muwahhidūn

1121 – 1269
Monarkia
Flag of Almohad Dynasty.svg
Almohads1200.png
Almohadeen lurrak 1200. urtearen inguruan
Hiriburuak Marrakech, Sevilla eta Rabat
Erlijioa Sunitar Islama
Eremua 1.621.393,5
Aurrekoa
Flag of Almohad Dynasty.svg Almorabideak
Ondorengoak
Marinidar leinua Flag of Morocco 1258 1659.svg
Granadako Erresuna Royal Standard of Nasrid Dynasty Kingdom of Grenade.svg
Ziyyanidar leinua Dz tlem2.gif
Hafsidar leinua Tunis hafsid flag.png

Almohadeen dinastia berbere-musulman jatorriko dinastia bat izan zen, XII. mendean gaur egun Maroko den lurraldean sortutakoa Magreben jabeak ziren almorabideek azaldutako heterodoxiaren aurka. Izena arabierazko al-Muwahhidūn (الموحدون), hitzetik (euskaraz: «unitarioak») dator, jainkotiar bakartasunen oinarritutako bere ikuspegi fundamentalista nabarmentzeko erabilia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibn Tumartek sortzaileak musulman guztiei Koranera itzultzea eskatu zuen. Jarrera honek almorabide egindakoaren aurka zegoen, hauek bere inperioko jendearen ohiturak ia ez zituztelako aldatu.

Afrikako iparraldea bereberei esker okupatu ondoren, 1145ean Iberiar Penintsulan sartu eta taifa erresumak batzeari lotu zioten. Deitutako jihadi esker 30 urteetan, almohadeek Santarémetik Tripoliraino zihoazen inperioa lortu zuten, 1195 Alarcosko guduan kristauak garaituz.

Nahiz eta bere imanek ahaleginak egin, almohadeek arazo asko izan zituzten Al-Andalus kontrolatzeko, batez ere Granada eta ekialdean. Bere jarrera ortodoxoak ez ziren Espainiako musulmanen gustukoak, berebereen ohituretatik urrun zegoela. XIII. mendearen hasieran Balear Uharteak eta Tunisia konkistatu zituztenean hedapen handiena lortu zuten.

Hala ere 1212ko Navas de Tolosako guduak mugimenduaren amaieraren hasiera adierazi zuen. 1216 eta 1217 artean, Banu Marinek Fesen irabazi zituzten almohadeak. 1227an Ibn Hud Murtziako emir bihurtu zen. 1229an bere adarra zen Tunisiako hafsidek independentzia lortu zuten.

1232an Muhammad I.ak bere burua Arjona, Jaén, Guadix eta Bazako emirtzat hartu zuen eta 1237an Granadako emir bihurtu zen. 1268an Banu Marinek Magreb gobernatu zuten.

Buruzagiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Almohade dinastia Aldatu lotura Wikidatan