Almuedano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Almuedanoa otoitzerako deia egiten Almonastergo meskitan.

Almuedanoa Islamean, bost aldiz egunean adhan edo otoitzera deitzeko ardura duen meskitako kidea da, sarritan dorre edo minaretetik.

Hitz hau arabierazko مُؤَذِّن [mu'aḏḏin]etik dator, "oihularia" esan nahi duena. Almuedano hitza zuzenean arabiera andalusitik dator.

Almuedanoa bere ahots eta izaeragatik aukeratzen da. Batzuetan, adhana egiteaz gain, otoitzean zehar pulpitu edo minbarraren kontrako aldean dagoen plataforma batean jartzen da eta imamaren sermoiei erantzuten die. Gaur egun, almuedanoak sarritan ez dira minareteetara igotzen, baizik eta otoitzerako deia megafonia bidez egiten dutela.

Islameko lehen almuedanoa Bilal bin Rabah (arabieraz بلال بن رباح). Euren ahotsaren kalitateagatik ospetsuak diren beste almuedano batzuk ere badaude.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Almuedano