Alodia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alodia

VII. mendea – 1504
Christian Nubia.png
Alodia (c. 600 - 1504) da Nubiarren Erresuma Kristauen artean ezezaguena. Bere ipar mugak 5. eta 6. kataraten artean nonbait kokatzen ziren. Hegoaldeko muga ezazaguna da, baina ziurrenik Bahr el Ghazalen barneraino heltzen ziren.
Hiriburua Soba
Hizkuntza(k) Nubiarra
Erlijioa Kristautasuna, Monofisitismoa
Aurrekoa
Flag of None.svg Meroë
Ondorengoa
Sennarko sultanerria Flag of None.svg

Alodia, Alwa edo Aloa Nubiako Erresuma Kristauen artean hegoaldenen kokatzen zena zen, Nobatia eta Makuriaren hegoaldean. Ez da gehiegirik ezagutzen erresuma honen inguruan, nahiz eta ia mila urtez iraun zuen, tamaina handikoa zen eta botere handiko harremanak eduki. Aztarnategiak gutxi ikertu dira, bere iparraldeko mugakideekin alderatuta.

Etiopiako Eliza Ortodoxoaren liturgian herrialde honen kontrola egon zela diote. Ezana eta Sezana enperadore bikien kanpainen kroniketan ere aipatzen dira. Hala ere jatorria ez da oso ezaguna. Alodiari eginiko lehenengo erreferentzia Nastasen Erresuman aurkituriko estela Meroitiko bat da, Alut izeneko leku bat aipatuz. Plinio Zaharrak Alwa sartu zuen Nubiako hirien artean. Baliteke ere Meroëko antzinako erresumarekin lotuta egotea, zentratuta baitago Meroitikoen lurraldean. Axumgo Ezanaren garaietan badirudi Noba herriak kontrolpean zuela, eta ez kuxitek.

VI. mendean Alodia kristautasunera batu zen, Justiniano I.aren eraginez. Kristautasun monofisitista ezarri zela dirudi, beste sekta kristauen gaindi. Badirudi ere denbora batez Makuriarekin batera estatu bakarra osatu zutela, bi dinastiek zituzten harremanak direla eta. Hala ere Alodiak geroago bere independentzia berreskuratu zuela argi dago.

Bere urruntasuna dela eta azkena izan zen Nubiako herrien artean Islama onartzen. Funj konkistaren ostean Sennarko sultanerrian batu zen, eta bertakoak Abdallab izenarekin ezagunak izatera igaro ziren. Ajib Handiaren garaian Dongolako Erresuma sortu zen bertan, autonomia handikoa.