Aloe vera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Aloe vera
Aloe vera
Aloe vera


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea: Liliopsida
Ordena: Asparagales
Familia: Xanthorrhoeaceae
Azpifamilia: Asphodeloideae
Generoa: Aloe
Espeziea: A. vera
Izen binomiala
Aloe vera
(L.) Burm.f.


Aloe vera, Xanthorrhoeaceae familiako landare-espeziea. Jatorriz, Afrikaren iparraldekoa da, eta Peruko Andeetan, Arabiako penintsulan, Kanarietan, Txilen eta Mexikon landatu da. Gaur egun, 250 barietate daude Aloe vera espeziearen barruan.

Landare hostoiraunkorra da. Hosto zukutsuak ditu, erroseta eran; luzeak eta lantzeolatuak izaten dira: 50 cm luze izan daitezke, eta 7 cm zabal. Hostoek hiru geruza dituzte: lehena, kanpoaldeko babesgarri larrukara; bigarrena, zuntz-geruza bat; hirugarrena, bihotz gelatinakara, ur-erreserba gordetzen duen lekua. Azken bi geruza horiek baliatzen dira medikuntza-erabilerarako. Lore txikiak ematen ditu, tutu-formakoak, zeinak hori kolore biziko infloreszentzia beteak osatzen baitituzte.

Sendabelar moduan eta kosmetikan erabili izan da I. mendetik aurrera, gaztetzeko, orbaintzeko eta erredurak baretzeko ona delakoan, baina ez dago froga zientifikorik hori baieztatzeko.

Arabierazko alloeh (substantzia hori distiratsua) eta latinezko vera (egiazkoa) hitzetatik dator Aloe vera.