Alois Hába
Wikipedia(e)tik
Alois Hába (Vizovice, Moravia, 1893ko ekainaren 21a - Praga, Txekoslovakia, 1973ko azaroaren 18a) musikagile txekiarra izan zen.
[aldatu] Biografia
Tonu-laurdenak, seirenak eta hamabirenak biltzen dituen notazio-sistema berri bat asmatu zuen, tresna berezietarako idatzitako obretan erabili zuena.
Ama (1931) da idatzi zituen hiru operen artean ezagunena. Beste zenbait obra: kuartetoak, pianorako musika, obra korala, liederrak. Bere herrialdeko belaunaldi berrietan idazki-teorikoengatik izan zuen eragina, idatzi zuen musikagatik baino areago. Horien artean: "Tonu-laurdenetako musikaren teoria" (1922).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.