Alonso Cano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alonso Canoren Putzuko miraria maisulana, 1648koa. Prado museoa, Madril.
Canoren Putzuko miraria, 1648

Alonso Cano de Almansa (Granada, 1601eko martxoaren 19a - ibidem., 1667ko urriaren 3a) espainiar eskultura-egilea, pintorea eta arkitektoa. Oso gazterik sartu zen Juan del Castilloren lantegian, Sevillan, eta ondoren Pacheco eta Herrera Zaharraren ikasle izan zen. Ondoren, Madrila joan eta Olivares konde-dukearen etxeko pintorea izan zen. Bizimodu nahasia eta zaila izan zuen. Lehen emaztetik alargundu ondoren berriro ezkondu zen, baina bigarren emaztea hil egin zioten eta bera errudun hartzeko arriskuan zegoela eta, ihes egin behar izan zuen.

1646an Madrilen zegoen, eta Madrilgo egonaldiko obrek osatzen dute Alonso Canoren obraren bigarren aldia (lehena Sevillako ikasketa eta lanek osatua da). Velázquezen estiloari jarraitu zion, eta Zurbaránen eragina nabarmena izan zuen. Bereziki aipatzekoa du argi-itzalen erabilera, adibidez San Joan Ebanjelaria eta aingerua lagun direla eta Elizgizon baten erretratua (Hispanic Society, New York). Lehen garaian aipagarriak dira, orobat, Santa Teresaren erretaula, Sevillako San Alberto eliza (1628) eta San Joan Ebanjelaria, San Pauloko komentuan (1635).

Alonso Canoren estiloan eragin handia izan zuen, esan bezala, Velázquezek eta, orobat, errege-bildumen azterketak. Italiar moldeen eragina ere antzematen da beste obra batzuetan. Bere maisulanak Putzuko miraria (1648; Pradoko Museoa, Madril) eta Kristoren jaitsiera linbora dira.

Madrildik Granadara aldatu zen, eta 1652 inguruan eskultura lantzen aritu zen buru-belarri. 1655ean Malagara aldatu zen eta handik Madrilera, baina handik bost urtera Granadara itzuli zen, hango katedraleko ataurrea egitera.

Egin zituen eskultura-lanen artean aipagarriak dira Lebrijako Santa Mariaren erretaula eta Granadako katedraleko Ama Sortzez Garbiaren erretaula, Espainiako barrokoko lan bikaina. Canoren oihalen artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, San Frantzisko Borja, Noli me tangere eta Errosarioko Ama Birjina. Alonso Canok tenebrismoko kolore ilunetik aldenduz, Murilloren artearen ezaugarri izan zen moldea bideratu zuen.

[aldatu] Erreferentziak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Alonso Cano
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak