Alonso Ojeda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asmatutako erretratua

Alonso de Ojeda (Torrejoncillo del Rey, Cuenca, Gaztelako Erresuma; c.1468-Santo Domingo, Espainiar Inperioa, 1515) espainiar itsasgizona eta konkistatzailea izan zen. Kolonen laguntzailea izan zen haren Ameriketarako bigarren bidaian (1493). La Españolan izan zen, Trinidad eta Margarita uharteak ikertu zituen eta Curaçaoko uhartea aurkitu zuen. 1508an Espainia Berriko gobernari izendatu zuten, eta hurrengo urtean Cartagenara abiatu eta San Sebastián hiria sortu zuen (1510). Oso gogor jokatu zuen Ameriketako indiarrekin.

Erreferentziak