Alonso Sánchez Coello

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alonso Sánchez Coello

Alonso Sánchez Coello (Benifairó de les Valls, Valentziar Herrialdea, 1531 - Madril, Espainia, 1588) margolaria izan zen. Flandesa joan zen 1550. urtean, Antonio Moro pintorearekin ikastera, eta 1555. urtetik aurrera Gaztelan lan egin zuen Filipe II.a Espainiakoaren zerbitzura.

Erlijio-gaiak eta erretratuak pintatu zituen, batez ere, italiar eta flandestar arteen moldeei jarraituz. Obra nagusiak: Santa Katalinaren ezkontza mistikoak (1578), El Escorialgo elizako Santu bikoteak (1580-1582), San Sebastian (1582), eta erretratuak batez ere, horien artean Filipe II.a eta Karlos printzea. Madril, Viena, Brusela, Dublin eta Londresko museoetan daude ikusgai haren obrarik aipagarrienak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alonso Sánchez Coello Aldatu lotura Wikidatan