Alonsotegi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alonsotegi

 Bizkaia
Alonsotegiren ikuspegia.
Alonsotegiren ikuspegia.

Alonsotegiko armarria

Izen ofiziala Alonsotegi
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Bilboaldea
Alkatea Aitor Santisteban Aldama (EAJ)
Herritarra alonsotegiar
Koordenatuak 43°14′42″N 02°59′19″W / 43.245°N 2.98861°W / 43.245; -2.98861Koordenatuak: 43°14′42″N 02°59′19″W / 43.245°N 2.98861°W / 43.245; -2.98861

Bizkaia municipalities Alonsotegi.PNG

Eremua 21,00 km2
Garaiera 28 m
Distantzia 5,1 km Bilbora
Posta kodea 48810
Biztanleria 2.820 bizt (2011)
Dentsitatea 134,29 bizt/km²
http://www.alonsotegi.net/

Alonsotegi Bizkaiko udalerria da. Bilboaldean eta Enkarterrietan dago kokaturik eta 21 kilometro koadroko zabalera du. Alonsotegiko hiriguneaz gain, Arbuio eta Irauregi auzoak dira nabarmengarri.

Alonsotegiren goitiko ikuspegia.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Inguru Naturala

Kadagua ibaiaren ondoan kokatuta dago Pagasarri eta Ganekogorta mendien pean.

[aldatu] Udalerri mugakideak

[aldatu] Historia

Historian zehar, Arrigorriaga eta Barakaldo udalerrien zati izan da, bere independentzia 1991. urtean lortu zuen arte. Lau zatitan banatu daiteke bere historia:

1. XV. edo XVI. mende hasierararte, Alonsotegi Arrigorriaga udalerriaren barne zegoen.

2. XVI. mendean elizate independente moduan eratu zen, 1888. urterarte.

3. 1888. urteko azaroaren 13tik 1990ko abenduaren 31rarte Alonsotegi, Barakaldok zuen anexionatuta.

4. Azkenik, 1991ko urtarrilaren 1ean lortu zuen berriz desanexioa, ordura arte beti barakaldar izandako Irauregi eta Zamundi auzuneekin herri independentea eratuz.

[aldatu] Demografia

1991. urtera arte, Alonsotegi Barakaldoko udalerrian sartuta egon zen.

Biztanleriaren bilakaera
1991 2000 2010
3.075 2.662 2.828

[aldatu] Politika

[aldatu] 2007ko hauteskundeak

Sei alderdi aurkeztu ziren hauteskundeetan udalerrian: EAJ-PNV, EA, PSE-EE, PP, EB-Aralar eta Alonsotegiko Ezkerra izeneko alderdi independente bat. Hauek izan ziren emaitzak:

Emaitza horien ondoren, Gabino Martinez de Arenaza jeltzalea izendatu zuten berriro herriko alkate.

[aldatu] 2003ko hauteskundeak

Gabino Martinez de Arenaza, (EAJ), izan zen 2003-2007 bitartean Alonsotegiko alkatea, 2003ko hauteskundeetan gehiengo osoa lortuta. Hauteskunde horietan, EAJk 7 zinegotzi lortu zituen, Alonsotegiko Ezkerra herri ekimenak 2, EAk 1 eta PSOEk 1.

Boto kopuruari dagokionez, EAJk 824 boto lortu zituen, AE herri ekimenak 316, EAk 232 eta PSOEk 154. Baliogabeko botoak 226 izan ziren eta zuri bozkatu zutenak 10. Aipagarria da baliogabeko botoek izan zuten gorakada, ezker abertzaleak hauteskundeetara aurkezturiko zerrendak Espainiako Auzitegi Nazionalak baliogabe utzi eta gero.

[aldatu] Alonsotegiar ezagunak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak