Alonsotegi

Koordenatuak: 43°14′48″N 2°59′16″W / 43.24667°N 2.98778°W / 43.24667; -2.98778
Wikipedia, Entziklopedia askea
Assar (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:18, 16 urria 2016
Alonsotegi
 Bizkaia, Euskal Herria
Alonsotegiren ikuspegia.

Alonsotegiko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBilboaldea
Izen ofiziala Alonsotegi
AlkateaJoseba Mirena Urbieta Lemos (EAJ)
Posta kodea48810
INE kodea48912
Herritarraalonsotegiar
Kokapena
Koordenatuak43°14′48″N 2°59′16″W / 43.24667°N 2.98778°W / 43.24667; -2.98778
Map
Azalera21,00 km²
Garaiera28 metro
Distantzia5,1 km Bilbora
Demografia
Biztanleria2.950 (2023)
−10 (2022)
alt_left 1.480 (%50,2) (%48,4) 1.427 alt_right
Dentsitatea140,48 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 6,36
Zahartze tasa[1]% 22,05
Ugalkortasun tasa[1]‰ 51,72
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 71,77 (2011)
Genero desoreka[1]% 9,37 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 16,1 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 21,35 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 9.02 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.alonsotegi.net/

Alonsotegi Bizkaiko udalerria da. Bilboaldean eta Enkarterrietan dago kokaturik, 21 kilometro koadroko zabalera du eta 2016. urtean 2.855 biztanle zituen. Alonsotegiko hiriguneaz gain, Arbuio eta Irauregi auzoak dira nabarmengarri.

Geografia

Inguru naturala

Kadagua ibaiaren ondoan kokatuta dago Pagasarri eta Ganekogorta mendien pean.

Udalerri mugakideak

Auzoak

Historia

Historian zehar, Arrigorriaga eta Barakaldo udalerrien zati izan da, bere independentzia 1991. urtean lortu zuen arte. Lau zatitan banatu daiteke bere historia:

1. XV. edo XVI. mende hasierararte, Alonsotegi Arrigorriaga udalerriaren barne zegoen.

2. XVI. mendean elizate independente moduan eratu zen, 1888. urterarte.

3. 1888. urteko azaroaren 13tik 1990ko abenduaren 31rarte Alonsotegi, Barakaldok zuen anexionatuta.

4. Azkenik, 1991ko urtarrilaren 1ean lortu zuen berriz desanexioa, ordura arte beti barakaldar izandako Irauregi eta Zamundi auzuneekin herri independentea eratuz.

Demografia

1991. urtera arte, Alonsotegi Barakaldoko udalerrian sartuta egon zen.

Alonsotegiko biztanleria

Politika

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Alonsotegin»

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Joseba Mirena Urbieta Lemos (EAJ) da Alonsotegiko alkatea, Jose Luis Erezumaren (EAJ) ondotik. Urbietak alkatetza lortu zuen bere taldearen baiezko botoei esker, gehiengo osoaz.

2015eko udal hauteskundeak

Alonsotegiko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
6 / 11
770 (% 50,16)
5 / 11
708 (% 42,32)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)*
4 / 11
557 (% 36,29)
4 / 11
500 (% 29,89)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 11
170 (% 11,07)
1 / 11
173 (% 10,34)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 11
38 (% 2,48)
0 / 11
68 (% 4,06)
Alonsotegiko Ezkerra
1 / 11
194 (% 11,60)
Ezker Batua-Berdeak (EB-B)
0 / 11
30 (% 1,79)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko Udal hauteskundeak. Behin-behineko emaitzak euskadi.eus webgunean

Alonsotegiar ezagunak

Erreferentziak

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alonsotegi Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa