Alpe japoniarrak
Wikipedia(e)tik
Alpe japoniarrak (japonieraz 日本アルプス) Japoniako mendilerro nagusiak dira, Honshū uhartea zeharkatzen dutenak. Izena William Gowland arkitektoak jarri zien XIX. mendeko bigarren erdialdean, eta Walter Weston misiolariak zabaldu zuen.
Alpe japoniarren 3 mendilerroak honako hauek dira: Hida mendiak (飛騨山脈) iparraldean, Kiso mendiak (木曽山脈) erdialdean eta Akaishi mendiak (赤石山脈) hegoaldean.
Badituzte 3.000 m baino altuagoak diren gainak, herrialdeko altuenak Fuji mendiaren ondoren. Altuenak Akaishi mendietako Kita-dake (3.193 m) eta Hida mendietako Hotaka-dake (3.190 m) dira. Naganoko prefekturan dagoen Ontake sumendia (3.067 m) erromesaldizko lekua da eta bitan izan ditu erupzioak berrikitan: 1979an eta 1980an.
36°00′N 137°00′E / 36°N 137°E