Alpeak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alpeak satelitez

Alpeak edo Alpe mendiak[1] Europa erdialdean kokaturiko mendikate garrantzitsua da. Punturik garaiena Mont Blanc mendia da, 4.810 metrokoa. Alpeen inguruan dauden ibai emaritsu eta laborantza-lur aberatsei esker, gaur egun ezagutzen dugun zibilizazioa garatu zen.

Beste mendi nagusiak: Monte Rosa (4.634 m), Dom (4.545 m), Weisshorn (4.505 m) eta Cervino (4.476 m.)

Italia, Alemania, Austria, Suitza, Frantzia, Liechtenstein eta Esloveniako herrialdeetan hedatzen dira.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alpes hitzaren esanahi etimologikoa bailara da. Honek agerian uzten du izena jarri zitzaienean, garrantzi handiagoa zutela larre garaiek mendi gailurrek baino. Europako herririk primitiboenetako bat osatzen duten zeltek alpe izena eman zieten orokorrean mendi malkartsu guztiei.

Ez dakigu zeltak ala latindarrak izan ziren izena jarri zietenak, baina bai bertako elurraren kolore zuri itzelak bultzatuta egin zutela.Alpes hitza latinezko albos (zuria) hitzetik etor daiteke edo alb bere baliokide zeltarretik.

Antzinako mitologia germaniarrean Alp mendi gailurretan bizi zen aireko espiritu bat zen, noizbehinka inguruko herrietako lasaitasuna zapuztera jaisten zena.

Deskribapen fisikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arku itxurako mendilerroa da, 1000 km-ko luzera eta gehienez 400 km-ko zabalera duena. Ugariak dira 4000 metro baino gehiagoko mendiak. Irizpide geologiko eta geografikoak erabiliz, hiru sektoretan bana daiteke:

  • Ekialdeko Alpeak: Mendilerroaren gainerako zatia, ekialdera eta hegoaldera hedatzen dena. Tirol ingurua eta Dolomitak dira gune nagusiak. Norabide honetan aurki ditzakegun azken mendiak beste mendigune handi batekin elkartzendira, Kaukasoa, hain zuzen ere.

Orogenia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendikate honen formakuntza konplexu samarra da. Mesozoikoan (duela 245 eta 65 milioi urte, aro sekundarioan) eta Zenozoikoan (bere lehen zatian, aro tertziarioan) gertatutako mugimendu tektoniko batzuen ondorioz sortu zen, Magrebetik Uraletara zabaldu zirenak. Ingurune hauetan itsas sakonune handiak zeuden, Afrikako eta Europako plakak elkartzean itxi zirenak, toleskuntza ikaragarriak sortuz, iparralde eta mendebalderantz lehendabizi eta hegoalde eta ekialderantz gero.

Toleskuntzen ondorioz, gainazaleko plaka sedimentarioak hauen norabide berean desplazatu ziren. Hala eta guztiz ere, konpresioaren ondorengo garaietan, hedapen mugimenduak egon ziren, altxatutako guneen flexioaren ondorioz. Honek sortu zuen Alpeek gaur egun duten orografia konplexua.

Glaziarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun aurki daitezkeen glaziare alpetarrak Kuaternarioko glaziazio handiaren ondorio dira eta etengabe atzera egiten ari dira, gainera.

Hala ere, XX. mende amaierako datuen arabera, glaziare ugari zenba daiteke mendikate osoan zehar. Handienak, ekialdetik mendebaldera, honakoak dira:

  • Aletsch glaziarea, Konkordiaplatz-arekin.
  • Gornergletscher, Valaisen.
  • Argentière, Mont Blanc-ena.
  • La Mere de Glace, Vallée Blanche-n.
  • Glacier des Bossons

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alpeak Aldatu lotura Wikidatan