Alpeetako Garaikurra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
La Turbie eta Alpeetako Garaikurra

Alpeetako Garaikurra (frantseses Le Trophée ds Alpes, latinez Tropaeum Alpium) La Turbie udalerrian dago, Frantziako Itsas Alpeak departamenduan kokatua, Monakoko printzerriaren gaineko toki garai batean. Bere eraikuntza, Augusto enperadoreak agindu zuen, eskualdean bizi ziren eta euren salgaiak garraiatzeko erromatar galtzadak erabiltzeko ohitura zuten merkatariei erasotzen zieten liguriarren aurkako bere behin betiko garaipena ospatzeko. Dorreko harrietako batean, tribu hauen zerrenda grabatua dago.

Garaikur honek, ez zuen inolako erabilgarritasun militarrik, Italia eta Galia Narbonensis probintzien arteko muga adierazteko soilik balio zuen, ondoren Var ibaia dagoen tokira pasako zena.

XII eta XV. mendeen artean, gotorleku bezala erabilia izan zen eta kanpoko harresiari itsatsitako etxeak eraiki ziren.

1705ean, Frantzia eta Savoiaren arteko gerra berrabiarazi zenean, Frantziako Louis XIV.ak, eskualde osoko gotorleku guztiak suntsitzea agindu zuen, eta bere ingeniariek, garaikurraren zati bat eztandarazi zuten. Harriak, orduan, harrobi bezala erabiliak izan ziren, eta, beste gauza batzuen artean San Miguelgo Eliza eraikitzeko balio izan zuten.

Koordenatuak: 43°44′41.20″N 7°24′06.49″E / 43.7447778°N 7.4018028°E / 43.7447778; 7.4018028

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alpeetako Garaikurra Aldatu lotura Wikidatan