Alpetar basahuntz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Filozoa

Alpetar basahuntz
Alpetar basahuntz arra.
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Artiodactyla
Familia: Bovidae
Azpifamilia: Caprinae
Leinua: Caprini
Generoa: Capra
Espeziea: Capra ibex
Linnaeus, 1758
Hedapen mapa

Alpetar basahuntza (Capra ibex) artiodaktiloen ordenako bobidoen familiako animalia basatia da, oso adar luzeak dituena. 1,50 m inguru luze izan daiteke, eta 85 cm garai. Ahuntzaren antza du, baina gorputz handiagokoa eta hanka-sendoagoa da. Adarrak, metro bete ingurukoak izaten ditu, askoz laburragoak emeak arrak baino. Ile sarri trinkoa, kolorez gris gorrixka du. Alpeetan bizi da. Oso hurbileko ahaideak ditu Pirinio mendietan bizi den piriniotar basahuntza (Capra pyrenaica) eta Afrikako ipar-ekialdeak eta Asiako hego-mendebaldean bizi den nubiar basahuntza (Capra nubiana), antzina alpetar basahuntzaren azpiespezietzat hartuak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alpetar basahuntz Aldatu lotura Wikidatan
  1. The IUCN red list of endangered species