Alpetar kakalardo adarluze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alpetar kakalardo adarluze
Iraute egoera

Kaltebera (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCerambycidae
LeinuaCompsocerini
GeneroaRosalia
Espeziea Rosalia alpina
Linnaeus, 1758

Alpetar kakalardo adarluzea edo alpetar adarluzea[1] (Rosalia alpina) Cerambycidae familiako kakalardo saproxilikoa da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena.[2]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kakalardo handia da (14-40 mm luze, antenak kontuan izan gabe). Burua, protoraxa eta elitroak belusatua eta urdin-grisaxkak dauzka. Elitroetan orban beltz batzuk izaten ditu, sei gehienetan, simetrikoki kokatuak. Pronotoan ere izaten du orban beltz bat. Oso antena luzeak (gorputza baino luzexeagoak emeetan, gorputza halako bi arretan), urdin-grisaxkak eraztun beltzekin.[3][4]

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baso hostogalkorretan bizi da, askotan pagadietan, baina baita beste espezie batzuetan ere (astigar, zumar, lizar, gaztainondo, haltz, sahats, hurritz, ezki eta xarmetan), itsas mailatik 2000 metroko garaieraraino. Oihan bakanak, zaharrak eta eguzkitsuak hobesten ditu. Baso horietan usteltzen ari diren zuhaitzetako enborretan garatzen dira larbak.[3][4]

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldeko eta erdialdeko Europan banaturik dago, Kantauriar mendikatetik Kaukaso eta Uraletaraino.[4] Euskal Herriko probintzia guztietan atzeman da.[3][5][6]

Kontserbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IUCNren Zerrenda Gorrian espezie kalteberatzat hartua da.[7] Bere bizilekuen galera dela-eta, Europar Batasuneko Habitaten zuzentarauak arriskuan dauden animalien zerrendan kokatu du.[5] Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendan interes berezikoen kategorian sartu zuten.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rosalia alpina. Euskalterm, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).
  2. Rosalia alpina (Linnaeus, 1758). gbif.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
  3. a b c Aranzadi Zientzi Elkartea. Amorebieta-Etxanoko natur ingurunearen analisia. Amorebieta-Etxanoko Udala, amorebieta-etxano.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
  4. a b c Campanaro A., Redolfi De Zan L., Hardersen S., Antonini G., Chiari S., Cini A., Mancini E., Mosconi F., Rossi de Gasperis S., Solano E., Bologna M.A., Sabbatini Peverieri G.. Guidelines for the monitoring of Rosalia alpina. In: Carpaneto G.M., Audisio P., Bologna M.A., Roversi P.F., Mason F. (Eds) Guidelines for the Monitoring of the Saproxylic Beetles protected in Europe. Nature Conservation 20: 165-203, natureconservation.pensoft.net (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
  5. a b Viñolas, A. eta Vives, E.. Rosalia alpina. In VV.AA., Bases ecológicas preliminares para la conservación de las especies de interés comunitario en España: Invertebrados. Ministerio de Agricultura, Alimentación y Medio Ambiente. Madrid. 59 pp., miteco.gob.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
  6. Natura 2000 Sites designed to Rosalia alpina (Linnaeus, 1758). inpn.mnhn.fr (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
  7. World Conservation Monitoring Centre. Rosalia alpina. The IUCN Red List of Threatened Species 1996: e.T19743A9009447 (Noiz kontsultatua: 2019-11-19).
  8. Eusko Jaurlaritza. (2013-7-5). Agindua, 2013ko ekainaren 18koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena. Honen bidez, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda aldatzen da. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]