Alpha² Canum Venaticorum izar aldakor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alpha² Canum Venaticorum izar aldakorrak B8p eta A7p bitarteko espektro motako sekuentzia nagusiko izar aldakorrak dira. Eremu magnetiko biziak dituzte eta bereziki silizioan, estrontzioan, kromoan eta lur arraroetan indartsuak diren espektro lerroak erakusten dituzte. Bere distira 0,01 eta 0,1 magnitude bitartean aldatzen da 0,5 eta 160 egun bitarteko epean. CU Virginis, 0,5207 eguneko ziklo batekin, ziklorik laburrenetako bat duena da, V3961 Sagittarii izarrak oso ez ohikoa den 2300 eguneko ziklo luzea duen bitartean.

Izar mota honetako izarrik eredugarri eta aztertuena Cor Caroli2 Canum Venaticorum) da. Jarraian ikus daitekeen taulan mota honetako izarrik distiratsuenak ikus daitezke.

Izena Bayerren izendapena Gehienezko itxurazko magnitudea Bariazioaren zabalera (magnitudeak) Periodoa (egunak)
Alioth Épsilon Ursae Majoris 1,76 0,02 5,0887
Alpheratz Alpha Andromedae 2,02 0,04 0,9662
Theta Aurigae 2,62 0,08 1,3735
Cor Caroli Alpha² Canum Venaticorum 2,84 0,14 5,4694
Mu Leporis 2,97 0,44 2
Alpha Circini 3,18 0,03 ?
Alpha Doradus 3,26 0,04 2,95
Nusakan Beta Coronae Borealis 3,65 0,07 18,487
Fi Draconis 4,22 0,04 1,7165
Beta Hydrae 4,27 0,04 2,344
Delta3 Tauri 4,29 0,03 57,25
Omega Ophiuchi 4,44 0,07 2,99
Iota Cassiopeiae 4,45 0,08 1,74

Iturria: Variables of a2 Canum Venaticorum type (Alcyone)

Oharra: Nashira (γ Capricorni) Alpha² Canum Venaticorum izar aldakor bezala katalogatua dago SIMBAD datu basean.