Mendizaletasun
| Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Mendizaletasuna oinez mendiak igotzean (mendigoizaletasuna), mendietan barrena oinez ibiltzean, mendietan eskiatzean edo mendiak eskalatzean datzan kirola da. Mendizaletasunean, kontuan hartu behar ditugu inguruaren jakintza, mendian ibiltzeko teknikak eta mendian orientatzeko gaitasunak. Kirolaz gainera, mendizaletasuna zaletasuna eta naturarekin bat egiteko modua ere bada askorentzat. Euskal Herria, gainera, mendizaletasunean aritzeko lurralde guztiz aproposa da, menditsua baita.
Mendizaletasuna hamabi ataletan banatuta dago:[erreferentzia behar] bidezidor kirola, erdi mailako mendia, goi mendia, alpinismoa, espedizioak, kirol eskalada, eskalada klasikoa (azken hau era berean arroka eta izotz eskaladan banatua), ibilbideko eskia, mendiko duatloia, erdi mailako mendi maratoia eta mendi maratoia.
Sarritan mendizaletasun izena goi mendiak igotzeko jarduerari lotu zaio, hau da, garaiera handietako mendizaletasunari. Hala, mendiak igotzen dituenari mendizale deitu ohi zaio, eta aldiz ez lehen aipatutako beste jardueretakoren bat egiten duenari.
Mendizaletasuneko hamabi jarduerak lau ataletan bana ditzakegu:
|
1. Oinezko atala
|
2. Eskalada atala
|
3. Iraupeneko atala
|
4. Berezien atala
|
Eduki-taula |
Alpinismoa, andinismoa eta himalaismoa [aldatu]
Alpinismo, andinismo eta himalaismo terminoak askotan erabiltzen dira altuera handietako mendizaletasunaren sinonimotzat, baina ez da guztiz zuzena. Alpinismo hitzak Alpeetako igoera adierazten du, beraz 5000 m baino txikiagoak diren mendien igoera. Andinismoak, aldiz, Andeetako mendi baten igoera adierazten du, hau da, 5000 m baino altuagoak eta 7000 m baino txikiagoak diren mendiak igotzea. Himalaismoa egitea, azkenik, 7000 m baino gehiago dituen Himalaiako mendi bat igotzeari deritzo.
Ikus, gainera [aldatu]
Mendigoizale ospetsuak [aldatu]
- Edmund Hillary (Zeelanda Berria, 1919-2008), Everestera igo zen lehen alpinista.
- Wanda Rutkiewicz (Polonia, 1943-1992), zortzimilako gehien (zortzi) igo duen hirugarren emakumea da.
- Reinhold Messner (Italia, 1944-), 14 zortzimilakoak igo dituen lehen gizabanakoa.
- Martin Zabaleta (Euskal Herria, 1949-), Everestera igo den lehen euskal herritarra.
- Juanito Oiarzabal (Euskal Herria, 1957-), 14 zortzimilakoak igo dituen lehen euskal herritarra.
- Oh Eun-Sun (Hego Korea, 1966-), zortzimilakoak igotzen nabarmendu den emakumea.
- Felix Iñurrategi (Euskal Herria, 1967-2000), 12 zortzimilako igo zituen anaiarekin batera, eta hori egin duen euskal herritarrik gazteena da. Istripuz hil zen, Himalaian.
- Alberto Iñurrategi (Euskal Herria, 1968-), 14 zortzimilakoak igo dituen euskal herritarrik gazteena.
- Gerlinde Kaltenbrunner (Austria, 1970-), 10 zortzimilako igo dituen lehen emakumea.
- Edurne Pasaban (Euskal Herria, 1973-), 14 zortzimilakoak igo dituen lehen emakumea.