Alsazia-Lorrena
|
Alsazia-Lorrenako Lurralde Inperiala |
|||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1871 – 1918
Landtag |
|||||||
|
|
|||||||
| Ereserkia Fitxategi:Elsässisches Fahnenlied (Alsaziarren banderaren abestia) |
|||||||
Alsazia-Lorrenaren kokapena Alemaniar Inperioan. |
|||||||
| Sorrera | 1871 | ||||||
| Desagerpena | 1918 | ||||||
| Alemaniar Inperioko anexioa | 1871 maiatzaren 10ean | ||||||
| Frantziar okupazioa | 1918 azaroaren 22an | ||||||
| Hiriburua | Estrasburgo | ||||||
| Hizkuntza(k) | Alemaniera | ||||||
| Eremua | 14.496 km2 (1905) | ||||||
| Biztanleria | 1.874.014 (1905) | ||||||
|
|||||||
Alsazia-Lorrena (alemanez Reichland Elsass-Lothringen) Alemaniako Inperioko lurrañdea izan zen, izan ere, 1871. urtean, Alemaniako Inperioak Frantziaren mende zeuden Alsazia eta Lorrena lurralde germaniarrak eskuratu zituen. Frantziako departamendu hauek osatzen zuten: Bas-Rhin, Haut-Rhin (Belfort izan ezik), Moselle (Briey arroa salbu) eta Meurthe antzinako departamenduko zati bat (Château-Salins eta Sarreburg).
Lurralde germaniarrak izanagatik, Alemania bihurtzearen aurkako jarrerak garrantzizkoak izan dira betidanik Alsazia-Lorrenan. Lehen Mundu Gerra bukatu zen unean berean, 1918ko azaroaren 11n, errepublika independente bihurtu zen; baina gutxi iraun zuen, azaroaren 17an bertan, Alsazia-Lorrena berriz ere Frantziaren eskuetara igaro baitzen. 1940. urtean berriz ere hartu zuten alemaniarrek Alsazia, bertako herrialde bihurtuz. Frantziak 1945ean berreskuratu zituen Alsazia eta Lorrena.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.