Altea (mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Altea (mitologia)
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaThestius (en) Itzuli
AmaEurythemis (en) Itzuli eta Deidamia (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Oeneus (en) Itzuli
Bikotekidea(k)Ares eta Dioniso
Seme-alabakMeleagro, Toxeus (en) Itzuli, Thyreus (en) Itzuli, Gorge (en) Itzuli, Clymenus (en) Itzuli, Perimede (en) Itzuli, Agelaus (en) Itzuli, Deianira (en) Itzuli eta Eurymede (en) Itzuli
Anai-arrebakLeda (mitologia)

Greziar mitologian, Altea (antzinako grezieraz Ἀλθαία Althaia), Etoliako errege Testioren eta honen emazte Euritemisen alaba zen.

Oineo, Kaledoniako erregearekin ezkondu zen, honekin, Toxeo, Tireo, Klimeno, Meleagro, Gorge, Ageleo, Perifas, Eurimede, Melanipe eta Deianiraren ama izan zelarik. Apolodoro Atenasekoak dioenez, batzuen arabera, Meleagro, Aresekin izan zuen harremanetik jaio zen semea da, eta, Deianira, Dionisorekin izan zuela. Anzeo ere izan zuen Poseidonekin.

Meleagro jaio zenean, Moirek, familiaren etxean erretzen ari zen marka bat, suak erabat erre arte soilik biziko zela iragarri zuten. Alteak, mark hori berehala ezkutatu zuen. Meleagrok, borroka batean, bere amaren aldeko bi osabak hil zituen, eta Alteak marka jarri zuen sutan, Meleagro hilez. Orduan, Alteak, bere buruaz beste egin zuen, bertsioen arabera, itoz edo sastakai bat sartuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]