Alternatiba (alderdia)
| Alternatiba | |
|---|---|
| Bozeramailea | Oskar Matute |
| Sorrera | 20091 |
| Egoitza nagusia | Bilbo |
| Ideologia politikoa | Ezkerra, sozialismoa, internazionalismoa, soberanismoa, antikapitalismoa, ekologismoa, feminismoa |
| www.alternatiba.net | |
| 1 Ezker Batua-Berdeaken eszisioa | |
Alternatiba 2009an sortutako Hego Euskal Herriko alderdi politiko ezkertiar, antikapitalista eta soberanista bat da. Ezker Batuko (EB) Alternatiba Eraikitzen korrontean du jatorria, eta bere kiderik ezagunena EBko Oskar Matute legebiltzarkide ohia da. Ezker Gogoa Zutiketik banatutako taldea Alternatibaren barnean dago.[1]
Alderdia 2009ko apirilaren 30ean eman zen ezagutzera.[2] Bertan, Ezker Batuko afiliazioaren %15 inguruk -200 bat kidek- alderdia utzi eta Alternatiba sortzea erabaki zutela jakinarazi zuten, EB barruan "ezin zituztelako euren helburuak lortu". Horien artean, Euskal Herrian ezker antikapitalistako polo indartsu bat sortzea azpimarratu zuten.[3]
2011ko udal eta foru hauteskundeetara Eusko Alkartasuna eta hainbat independenterekin batera Bildu koalizioa sortu zuen.
Eduki-taula |
[aldatu] Ordezkapena erakundeetan
[aldatu] 2007-2011 legegintzaldian
Ezker Batuarekin zatiketa izan ostean, Alternatibak ordezkaritza hau zuen:
- Bizkaiko Batzar Nagusiak: batzarkide 1
- Gipuzkoako Batzar Nagusiak: 2 batzarkide
- Donostiako Udala: Udal gobernu koalizioa Aralar eta PSE-EErekin.
[aldatu] 2011-2015 legegintzaldian
Alternatiba Bilduren eta Amaiurren parte da 2011tik.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Matute busca que su 'polo anticapitalista' "plante cara" al nuevo Gobierno, El País, 2009ko uztailaren 7a
- ↑ EBko kritikoek Alternatiba alderdi berria osatzea erabaki dute, Gara, 2009ko apirilaren 30a.
- ↑ Alternatibak eta Ezker Gogoak erakunde berria sortzeko bilera egin dute, Berria, 2009ko azaroaren 1a.