Alternatiba (elkartea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alternatiba elkartea» orritik birbideratua)

Alternatiba elkartea Makean (Lapurdi) 2003an Coca-Colari egindako boikot baten ondorioz sortu zen, Coca-Cola baita Pepsi Cola edariari alternatiba bat aurkitzeko[1].

Bere ildoa: "egokia ez zaigun sistema bati aurre egiteko, alde batera utzi, eta elikatzen gelditzeko bideak sortu". Konkretuki, eguneroko bizian jendearen duintasuna eta amalurra errespetatzeko moduan ideiak praktikan ezartzeko tresnak sortzen ditu.

Proiektuen xehetasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EHKA: Euskal Herriko Kola Alternatiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehka proiektua elkartearen abiapundua izan da. Bidezko merkataritzan oinarritua den edari[2][3] hori sortu zen Coca Colaren boikot baten porrota ondotik. Cola kapitalisten boikot nagusi bat eraman nahi zen[1], baina porrot biribil bat izan zen besten egiteko euskal ohiturak zirela medio (kalimotxo, kuba libre). Helburua beraz ordezkoa sortzea zen. 2003ko urte hasieran burutu zen. 2005 urtean elkarteak Alterka kooperatiba sortu zuen, proiektuaren segida har dezan[4]. Kooperatiba tokiko edari ekologiko edota bidezko merkataritzako edarien banatzaile da[5]. Kooperatibaren sorrerarekin, ber ildoan oinarriturik, bestetako edari gehienentzat ordezko bat sortua izan da: Xuka (limonada), Juka (liranja jusa) eta Pika (Pepsi konpaniaren Kas/en ordezko) adb.

Ekiondo: erregai autoeratu begetalen proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petrolio gerlen bermatzen gelditzeko ta CO2 gasa ttipitzeko[6], Diesel motoreak berriztagarriak diren olioez ibilarazten ahal dira edota olio begetal puruan[7]. Proiektu honen helburua produktore eta erabiltzaileen arteko erlazio direktoa sortzea da, tokiko ekonomia iraunkorraren garapena sustatuz[8]. Elkartearen helburua da partehartzaileak konzientzia har dezan energiak zer diren, energien produzitzeak zer erran nahi duen gaur egun baita zer eragin duen ta konkretuki energia soberano autoeratuen abian ezartzea. 2006 urtetik geroztik Euskal Herriko Laborantza Ganberak proiektuaren segida hartu du.

Baso berria: plastika gogorreko basoen proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehka ideiaren gisara, gure bestetan hainbat eginbide moldatzen ahal ditugu kapitalismoko gastatze printzipiotik ateratuz. Baso berriaren proiektua plastikazko basoen botatzeko ohitura gelditzea da. Baso berria berriz ta berriz erabiltzen ahal denez, sahutzen diren baso kopurua ttipitzen da, horrezgain bazterrak garbi uzten ditu. Hasiera batean, lehen erabiltzaileak EHZ festibala eta gaztetxeak izan ziren. Orai, ipar Euskal Herrian, gero eta besta gehiagok ta elkarte gehiengoak erabiltzen dituzte baso berriak[9].

AlternatibaZ: elkartearen aldizkaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere helburua munduan zehar existitzen diren jarduntze alternatiboak ezagutzea, ta zabaltzea izan da. Kanpoan existitzen diren tresna batzuk EHan existitzen ez direlarik, tresna horien sortzeko ahaleginak egiten ditu elkarteak. AlternatibaZ aldizkaria beraz, think tank moduan, ekimen positiboei pentsatzeko ta aurrera eramaiteko aldizkaria izan da. 14 ale izan ditu.

Munduari So besta: jarduntze alternatiboen besta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AlternatibaZ aldizkariaren modura, bere helburua besta giroan, munduan zehar existitzen diren alternatiba konkretuei buruz informatzea izan da[10].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]