Altzürükü
|
Altzürükü |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Aussurucq |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Oloroe-Donamaria Maule-Lextarre |
| Alkatea | Jean Karrikaburu (2008-2014) |
| Herritarra | altzürükütar |
| Koordenatuak | 43°9′N 0°55′W / 43.15°N 0.917°WKoordenatuak: 43°9′N 0°55′W / 43.15°N 0.917°W |
| Eremua | 47,12 km2 |
| Garaiera | 191 – 1 284 m |
| Distantzia | 11 km Maule-Lextarrera |
| Posta kodea | 64130 |
| INSEE kodea | 64081 |
| Biztanleria | 254 bizt |
| Dentsitatea | 5,39 bizt/km² |
Altzürükü Zuberoako udalerria da. Arbaila eskualdean da kokaturik, Nafarroa Behereko mugan.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Ingurune naturala eta klima
Altzürüküko altxor nagusienetariko bat bere ondare geologikoa da, bere eremu karstikoa hain zuzen ere. Udalerrian oraindino esploratzeke dauden leize eta kobazulo asko daude. Horietatik ezagunenetariko bat Nébélé izenekoa da, 1972tik aurrera esploratua.
[aldatu] Kokapena
Altzürükü, Arbailak eta Iratiko oihanaren bidean erdian kokaturik dago, Arbailen oinean. Udalerriak Harsüdürra mendikatea eta Aphanizeko ordokia muga natural moduan ere baditu[1].
[aldatu] Hidrografia
Udalerria hainbat ibaik eta errekek gurutzatzen dute:
- Biduze ibaia, -Aturriren ibaiadarra dena- udalerrian jaiotzen da
- Laurhibar ibaiak, Errobiren ibaiadarra dena
- Arangorena erreka
- Azalegi erreka
Ahüzki iturria ere udalerriko lurretan dago, izen bereko portuaren gainean (Bohokortia mendiaren magalean), Arbailetako bihotzean. Bertara D-147 errepidea jarraituz hel daiteke. Propietate sendagarriak dituen ura isurtzen da bertatik eta famatua egin zen, fama horren ondorioz etorritako bisitari uholdea zela-eta, hotel bat eraiki zen iturritik hurbil. Iturrian bertan, Zuberoako ikur den lehoiaren alboan, ondoko hau irakur daiteke harrian grabaturik:
| « | Bortian Ahüzki, hur hunak osoki Neskatila eijerrak han dira ageri Hirur badirade, oi! bena xarmantik, Basa-Nabarr'orotan ez düte parerik |
» |
[aldatu] Etxeak eta Auzoak
Hona hemen herriko auzoak[1]:
- Altzürükü
- Ahüzki (iturri handia)
- Bedekaral
- Etxekolaz
- Elnazü
- Garraibi
- Hidondo
- Jaragoihen
- Karkaatz
- Kharrika Uxia
- Lapiztoi
- Uhalt
[aldatu] Udalerrri mugakideak
- Muskildi eta Urdiñarbe iparraldean
- Idauze-Mendi ipar-ekialdean
- Donaixti-Ibarre (Nafarroa Beherea) ipar-mendebaldean
- Gamere-Zihiga eta Ozaze-Zühara ekialdean
- Behorlegi (Nafarroa Beherea) mendebaldean
- Mendibe (Nafarroa Beherea) hego-mendebaldean
- Altzai-Altzabeheti-Zunharreta hegoaldean
[aldatu] Toponimia
Frantsesezko Aussurucq bere izenak[2] itxura hauek izan ditu: Aussuruc (1455, , Duchesne Bilduma CXIV Liburukia[3]), Ausseruc (1412, Nabarrengoseko notarioek[4]), eta Baionako paperetan[5] : Ausuruc (1454), Sent-Martin d'Auçuruc (1471) eta Auserucus (1471).
Okzitanieraz Aussuruc du izena.
Litekeena euskarazko Alzürükü "haltz" hitzetik ekarria izatea.
[aldatu] Historia
Udalerriko lurretan dagoen Xaxixiloaga kobazuloko sabaian Goi-Paleolitoko pinturak aurkitu dira (monumentu izendaturik daude gaur egun). Dena den XII. mendera arte itxaron behar da lehen aipamen idatziak agertzeko, oraindik ez zenean udalerria, Urdiñarbeko auzoa baizik.
Altzürükü Arbailetako mezulari-zerbitzuan edo messagerie zegoen[2], Basabürüa eta Pettarra arteko Zuberoako eskualdea (Zalgize-Doneztebe, Altzürükü eta Barkoxek osatuta)
[aldatu] Alkateak
| Agintaldia | Alkatea | Alderdia | Lanbidea |
|---|---|---|---|
| 1983-1989 | Jean Etxebarne | ||
| 1989-2008 | Battitta Keheille | ||
| 2008-2014 | Jean Karrikaburu |
[aldatu] Ekonomia
Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarrituta (abelazkuntza, belardiak)[1].
[aldatu] Biztanleriaren eboluzioa
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2006ko biztanleria INSEEk behin-behinean emandako datua da
[aldatu] Kultura
[aldatu] Jaiak
Herriko jaiak urriko azken asteburuan ospatzen dira, hurrengo asteburuan errepikapena egiten delarik.
[aldatu] Eraikin nagusiak
- Urrutia gaztelua: Gaur egungo udaletxea dena, herriaren erdian dago eraikia. Bi dorre zirkular dira XVI. mendeko jatorrizko eraikinetik gaur egun jarraitzen duten aztarna bakarrak[6].
- Eliza: Muino batean dago kokatuta eta hilerriak inguratzen du. Bere hiru puntako kanpandorreak eredu hirukoiztarra jarraitzen du, Zuberoako beste hainbat elizaren antzera[7].
[aldatu] Ekipamenduak
Udalerriak haur-eskola bat du, Garaibie izenekoa.
[aldatu] Altzürükütar ospetsuak
- Joan Batista Artxu (1811-1881), euskal idazlea.
- Epherre anaia euskaltzaleak: Gilen (1911-1974), Mixel (1932-1999), Ddiddue (1929-1974).
- Niko Etxart (1953-), euskal rock eta folk kantaria.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ a b c Auñamendi Entziklopedia
- ↑ a b Paul Raymond: "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
- ↑ Duchesne Bilduma, 99 - 114. Liburukiak, Oihenarten paperak, - Bibliothèque nationale de France
- ↑ Nabarrengoseko notarioek - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Baionako paperak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques et de la Mairie de Bayonne
- ↑ Mérimée datu-basea
- ↑ Philippe Veyrin, "Les Basques", 241. orr. - Arthaud, 1975 ISBN 2-7003-0038-6
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Altzürükü soule-xiberoa.fr webgunean
- (Gaztelaniaz) Altzürükü mendikat.net webgunean
