Altza

Wikipedia(e)tik
(Altza (auzoa)tik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Altza

 Gipuzkoa
Udalerria Donostia
Altza is located in Euskal Herria
Altza
Altza is located in Gipuzkoa
Altza
Altza is located in Donostia
Altza
Koordenatuak: 43°18′50″N 1°56′5″W / 43.31389°N 1.93472°W / 43.31389; -1.93472Koordenatuak: 43°18′50″N 1°56′5″W / 43.31389°N 1.93472°W / 43.31389; -1.93472
Garaiera 93 m
Biztanleria 21.482

Altza Donostiako auzoa da gaur egun, baina ez du inoiz galdu bere herri izaera.

Gaur egungo Donostian Altzak duen itxura eta herri zenekoa ez dira inola ere berdinak. Altzako muga historikoek gaur egun Donostiako auzotzat ditugun Bidebieta, Martutene (Sarrueta), Intxaurrondo eta Uliako bertako zati bat ere biltzen zituzten.

Altzaren lehen aipamena agiri historikoetan 1141. urtekoa da eta bertan herri gisa ageri da. Egun, Donostiako auzoa da, 1940az geroztik, baina autonomia osoa izan du bere historiako bi epetan. Horietako lehena 1821etik 1823a bitarte doan denbora tarte laburra da. Bigarrena, luzeagoa, 1879tik 1940ra (1910etik hiribildu izendapenarekin, gainera).

1390ean altzatarrek eliza eraikitzeko baimena eskatu zioten Iruñeko apezpikuari eta San Martziali eskainitako parrokia sortu zuten. 1940az ondorengo bilakaerak eraikuntzen eta biztanleen masifikazioa izan du oinarri. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Espainiatik lanera etorritako jende uholdearen bizitoki bilakatu zen Altza, eta gaur egun ia 25.000 biztanle ditu, antzinako Altzako udalerriaren barneko beste auzoak zenbatu gabe. Gaur egun, Altza osatzen dituen auzoak Altza gaina, Auditz-Akular, Buenabista, Eskalantegi, Harria, Herrera, Larratxo, Molinao eta Oleta dira.

Ezkerretik eskuinera: Larratxo, Auditz-Akularreko gunea, autobia eta Lau Haizetako parkearen hasiera.

[aldatu] Altzatar ezagunak

[aldatu] Kanpo loturak


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak