Altzairuzko Oihala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Europa, Altzairuzko Oihalak erdibitua.

Altzairuzko Oihala[1] edo Burdinazko Hesia[2] (ingelesez: Iron Curtain, alemanez: Eiserner Vorhang) Gerra Hotzean Europa erdibitu zuen muga egiazko eta ideologikoa da. Metafora hori lehen aldiz Winston Churchillek erabili zuen, 1946ko martxoaren 5ean, Fultungo hitzaldian:

« Baltikoko Stettindik Adriatikoko Triesteraino, kontinentearen gainean altzairuzko oihala erori da  »

Oihalaren bi aldeetan nork bere nazioarteko aliantzak garatu zituen, bai ekonomiarako bai defentsarako:

Mendebaleko eta Ekialdeko Europaren arteko muga hesitu eta militartu bazen ere, Altzairuzko Oihalaren adibide eredugarriena (eta gogortuena) Berlingo Harresia izan zen, hiria bitan banantzen zuena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Elhuyar gaztelania-euskara hiztegia
  2. Euskalterm
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Altzairuzko Oihala Aldatu lotura Wikidatan