Altze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Altzea
Altze arra Alaskan.
Altze arra Alaskan.


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Artiodactyla
Familia: Cervidae
Azpifamilia: Capreolinae
Generoa: Alces
Gray, 1821
Espeziea: Alces alces
Hedapen mapa:Altzearen hedapena gorriz.
Hedapen mapa:
Altzearen hedapena gorriz.

Altzea (Alces alces) Europa, Asia eta Ipar Amerikako ipar basoetan bizi den ugaztuna da.

Ipar Amerikan orignal esaten diote frantsesez, euskarazko oreinak hitzetik eratorria.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerlari batzuek Eurasiar Altzea (Alces alces) eta Amerikar Altzea (Alces americanus)espezie ezberdintzat badauzkate ere, bi espezie horien arteko hibridazio gune zabal bat dago siberia erdialdean eta mongolia iparraldean.

Hedadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altzeak Amerikar kontinenteko Iparreko muturrean eta Europa eta Asiako iparraldeko herrialdeetan (Finlandia, Suedia, Norvegia, Errusia) bizi dira bereziki. Erdi Aroan Europa erdialdeko eta ekialdeko basoetan oraindik aurki zitezkeen altzeak, baina denbora igaro ahala sarraskituak izan ziren leku hauetan. Azken hamarkadetan babes neurriek altzearen populazioaren gorakada ekarri dute, eta berriro aintzinako hedadura berreskuratzen hasiak dira hegoalderantz, eta tundrara zabaltzen iparraldean. Egun Polonian, Txekiar errepublikan, Alemania eta Austrian aurki ere daitezke altzeak.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan bakarka edo familikideen talde txikitan bizi diren arren, neguan, araldia igarota, 5 eta 10 laguneko saldotan elkartzen dira. Aldizkako migrazioak alde batera utzita (populazio dentsitateak eta araldiak bultzatuak) altzeak lurraldekoiak dira, beren lurraldea babesteko inolako ohiturarik ez izan arren. Zuhaitz eta zuhaisken hosto eta adaxkak, uretako landareak eta kimuak dituzte elikagai. Ikusmen kaxkarra dute, batez ere usaimena eta entzumena erabiliz gidatzen dute beren burua.

Araldia Iraila eta Azaroa artean izaten da, adarrak Azaroa eta Abenduan erortzen zaizkie eta kumeak Apirilaren bukaeratik Ekainerarte izaten dituzte.

Larrua eta hezurrengatik edota jateko ehizatzen dute, baita kirol edo denborapasa moduan. Ehiza da mendeetan zehar altzearen populazioa jeitsi izanaren arrazoi nagusia. Gaur egun bi millioi inguru altze daude, Eurasia eta Iparramerikan banaturik. Errusian haragia eta esnea sortzeko eta gurdiak gidatzeko etxekotua izan da.

Azpiespezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen arrunta Zientifikoa Hedapena
Europar altzea A. a. alces Europan.
Ekialdeko altzea A. a. americana Kanada ekialdean eta AEB ipar-ekialdean.
Mendebaldeko altzea A. a. andersoni Kanada mendebaldean eta AEB ipar-mendebaldean.
Siberiar altzea A. a. cameloides Siberia ekialdean, Mongolia eta Mantxurian.
Alaskar altzea A. a. gigas Alaska eta Yukonen.
Shiras altzea A. a. shirasi AEB ipar-erdialdean.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Altze Aldatu lotura Wikidatan
Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.