Alvar Nuñez Cabeza de Vaca

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alvar Nuñez Cabeza de Vaca
Alvar Nuñez Cabeza de Vaca
Houston hirian dagoen Alvar Nuñez Cabeza de Vacaren soina.
Datu pertsonalak
Jaio 1490 - 1507 artean
Jerez de la Frontera (Espainia)
Hil 1557 - 1559 artean
Sevilla (Espainia)

Alvar Nuñez Cabeza de Vaca (1490 - 1507 artean, Jerez de la Frontera, Espainia1557 - 1559 artean, Sevilla) espainiar esploratzaile eta konkistatzaile bat izan zen. Mexikoko golkoa eta Mexikoren ipar-mendebaldea esploratu zituen. Iguazu ur-jauziak deskribatu eta Paraguai ibaia esploratu zituen lehenbiziko europarra ere izan zen. 1542-1544 urte bitartean Rio de Plara eta Paraguayko Gobernadore ere izan zen, postu horretan bere ondorengoa Domingo Martínez de Irala bergararra izan zelarik.

[aldatu] Biografia

Pánfilo de Narváez kolonizatzaileak Kubatik Ipar Ameriketara gidatu zuen zorigaiztoko bidalditik bizirik atera zen bakarretakoa izan zen Núñez Cabeza de Vaca (1528-1529), eta egungo Mississippin, Arkansasen, Coloradon, Mexiko Berrian, Arizonan eta Kalifornian zortzi urte luzetan nora gabe ibili ondoren Mexikora iritsi zen (1536).

Espainiako erregeak Rio de la Platako gobernadore izendatu ondoren (1540), lurralde hartara joateko itsasoratu eta Paraguain ibilitako lehen espainiarra izan zen. Brasil hegoaldeko oihanak ibili eta Iguazuko ur-jauziak aurkitu zituen.

Bere mende zituenak gupidarik gabe zigortzen zituen agintari gogorra zenez, 1544. urtean espainiarrek agintetik kendu eta preso hartu zuten. Urtebete espetxean pasa ondoren, Espainiara bidali zuten. Epaiketa egin eta Oranera erbesteratu zuten. Zortzi urteren buruan erregeak barkatu eta Sevillako epaitegi goreneko partaide izendatu zuen.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Alvar Nuñez Cabeza de Vaca


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak