Álvaro Cunhal

Wikipedia(e)tik
Alvaro Cunhal» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Álvaro Cunhal

Álvaro Barreirinhas Cunhal (portugesez ˈaɫvɐɾu kuˈɲaɫ ahoskatua; Sé Nova, Coimbra, 1913ko azaroaren 10a — Lisboa, 2005eko ekainaren 13a) portugaldar politikaria izan zen. 1935ean, Gazteria Komunistako idazkari orokor izendatu zuten. Oliveira Salazarren diktaduraren aurka borrokatzeagatik atxilotu, torturatu eta hamaika urtez espetxeratu zuten (1949-1960). Kartzelan zegoela, Alderdi Komunistako idazkari nagusi hautatu zuten (1951). 1960an, kartzelatik ihes egin zuen, eta 1961ean, PCPko (Portugalgo Alderdi Komunistako) idazkari nagusi izendatu zuten. Eragin handia izan zuen Apirileko Iraultza bideratu zuen armadako taldean. 1975eko hauteskundeetan, Portugalgo lehendakarigai izan zen alderdi ezkertiarrek osaturiko koalizioaren lerroetan (Frente Unido Revolucionario), baina ez zuen kargua lortu. Krabelinen Iraultzaren (1974ko apirila) ondoren itzuli zen Portugalera, eta kargu jakinik gabeko ministro izan zen lehenbiziko lau behin-behineko gobernuetan, baita Estatu Kontseiluko kide eta diputatu ere. Sobietar zalea izan zen, eta erregimen komunistekiko atxikimendua erakutsi zuen beti.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Álvaro Cunhal Aldatu lotura Wikidatan