Alvaro Herrameliz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alvaro Herrameliz (? - 931), Lantaron eta Arabako kondea zen (921 - 931).

Alvarok Iruñeko Antsa ezkondu zuen, Antso I.a Gartzez eta Tota Aznar nafar errege-erreginen alaba. Antsa Leongo Ordoño II.aren alarguna zen, eta, Alvaro hil zenean, Fernan Gonzalez ezkondu zuen. Alvarok eta Antsak Herramel Álvarez izeneko seme bakarra izan zuten.

Alvaro Herramelizek Leongo Ordoño II.ari lagundu zion Naiara eta Viguera konkistatzen eta Santa Colomako monasterioa 923an eraiki zuen.

Batzuen ustez, Errioxako Herramelluriren izena Alvaro Herramelizen deituratik dator.