Álvaro Siza Vieira

Wikipedia(e)tik
Alvaro Siza Vieira» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Berlingo Bonjour tristesse etxebizitzak (Kreuzberg auzoan)
Arte Galiziar Garaikidearen Museoa, Donejakue Konpostelakoa
Portoko Arkitektura Eskolako barne ikuspegi bat


Álvaro Joaquim de Melo Siza Vieira (Matosinhos, Portugal, 1933ko ekainaren 25a - ) arkitekto portugaldarra da.

Portoko (Portugal) Arte Ederren Goi Eskolan ikasi zuen eta 1955 urtean diplomatu. Bere arkitektura estiloa aldi berean modernoa eta tradizionala dela esan daiteke: modernismo poetikoz jantzia, eraikina eta testuingurua uztartzearen aldekoa da, beti ere ezaugarri unibertsalak harturik. Kokalekuan inspiratuta, tokiari darion esentzia aurkitzen saiatzen da, eta hortaz, lotura adiskidetsua lortzen du eraikin eta naturaren artean, zahar eta berriaren artean, zentzumen eta arrazoiaren artean. Fernando Tábora arkitektoarekin batera Oportoko Eskolako erreferentzia bihurtu da Siza eta biok jardun zuten irakasle bertan.

Euskal Herrian ezagun bilakatu da Bilbon Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoa eraiki duelako Abandoibarran, Rafael Moneo arkitektoaren Deustuko Unibertsitateko liburutegiaren ondoan.

2001 urtean Pritzker Saria jaso zuen.

Lan garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1958-1963 : Boa Nova jatetxea, Matosinhos, Portugal [1]
  • 1958-1965: Igerilekuak, Quinta de Conceicão, Portugal
  • 1962 : Miranda Santos etxea, Matosinhos, Portugal [2]
  • 1966 : Igerilekua, Leça da Palmeira, Portugal [3]
  • 1981-1985 : Avelino Duarte etxea
  • 1988 : Schlesisches tor etxebizitzak (Bonjour tristesse), Berlin
  • 1987-1993 : Arkitektura eskola, Porto, Portugal [4] [5]
  • 1993 : Arte Galiziar Garaikide Museoa, Donejakue Konpostelakoa, Galizia
  • 1995 : Unibertsitate Liburutegia, Aveiro, Portugal
  • 1997 : Serralves Arte Garaikide Museoa, Porto [6]
  • 1998 : Arkitektura Agentzia, Porto [7]
  • 1998 : Portugalgo Pabilioia Erakusketa Unibertsalean, Lisboa
  • 2010 : Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoa, Bilbo

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Álvaro Siza Vieira